Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Lokiz
Altuera 1258 m.
Kokapena 42.74081,-2.27033
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Montesanto, Otzamendi
Ibilbidea egindako eguna 2019-10-18
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Kontrasta
Ibilbidearen helmuga Kontrasta
Denbora igotzen 2:10 h.
Denbora guztira 3:45 h.
Distantzia 12,9 km.
Igoera desnibela 615 m.
Jeitsiera desnibela 615 m.

Okomendia

  • Eibartik irteera: 8:00etan.
  • Parte-hartzaileak: Julián, Pintado, Andoni, Joserra, Iñaxio eta Arrate
  • Autoak: Joserra eta Iñaxio

Gaurko txangoari Araban dagoen Kontrasta herritik ekin diogu. Ibilaldi zirkular bat da eta, gehien bat, itzelezko pagadietatik zehar doa. Ezin izan dugu erreferentzia asko ipini deskribapen honetan denbora luzean laino itxian barrena ibili garelako.

Goizeko 9:00etan oinez hasi gara herritik hego aldera dagoen lautadara jaisten, berehala iritsi gara porlanezko eta porlana gabeko bi pista arteko bidegurutze batera (9:12), eskumara hartu dugu, PR.A-65taren marrei jarraituz, Ullibari-Arana aldera.

Laster hito batzuk ikusi ditugu (9:20), hemen pista utzi eta berauek markatutako bidea hartu dugu. Hartu dugun bideak, hito batzuren batzuk bakarrik markatzen dutelarik, hego alderako norabidea mantentzen du orokorrean Lana bailarara ematen duen amildegira iritsi arte.

20 bat minutu daramaguenean hartu dugun bidean (9:44), bidegurutze batean, eskumara biratu gara berriz aldapa suabe batetik gorantz segitzeko. Beste 20 minutu ondoren (10:05) bidegurutzean , eskumara, metro batzuk behera egiteko , eta berehala ezkerrera (10:10) , ostera ere ekarri dugun norabidea eskuratzeko.

Pagaditik irtendakoan eta zuhaixka artetik gabiltzala, isolaturik dauden bi pago ondotik gora egin dugu, orain paraje harritsu eta garbitik barne, Lana bailarara ematen duen amildegiraino. Gure aurrean omen dagoen haranetik ez dugu ezer ikusten, dena dago lainopean. Hemen ezkerrera jo eta bidezidor bati segitu diogu, gure eskuman amildegia dugula, Arnaba (1.248 m) (11:00) mendira iritsi arte.

Aurrera eginez, norabidea mantenduz, berehala topatu dugu geodesiko baten ondoan dagoen hurrengo buzoia, Okomendia (1.258 m) (11:10). Ezer ikusi gabe jarraitzen dugu. Buzoiak Otzamendi deitzen dio mendiari.

Beherako bideari ekiteko, ekarri dugun norabidea mantenduz egin dugu aurrera, ondo markatuta ez dagen bidezidor batetik, laster, minutu gutxiren barru, ezkerrera jotzeko eta basoan sartzeko. Baso barruan gaudela , behera egin dugu ahal den eta ibiltzeko toko egokienak bilatuz, beti ipar aldera, behean alanbrezko hesi batekin topo egin arte (11:32), eta beste aldean dagoen pistara pasatu gara. Hemen zerbait jan-edateko gelditu gara. Pista hau ezker aldera hartu eta beste arazorik gabe Kontrastara itzuli gara (12:45). Azkeneko ordu erdian lainoa jasotzen hasi da.

Herriko iturrian freskatu eta San Vicente de Haranara abiatu gara bazkaltzera, Obenkun tabernara. 11€ko menua eskaintzen dute, nahiko zabala eta etxean egindako jakiekin. Ardoak Errioxakoak eta Nafarrak. Zerbitzua ere, ona. Kalitate eta prezioaren erlazioa benetan bikaina. Horrela bakarrik uler daiteke jantoki bat jendez mukurututa topatzea apenas 100 bizilagun duen herri baten.

Powered by Wikiloc