Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Adarra-Mandoegi
Altuera 887 m.
Kokapena 43.16932,-1.91675
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Leuneta-Unamuno
Ibilbidea egindako eguna 2020-03-10
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Arano
Ibilbidearen helmuga Arano
Denbora igotzen 2:43 h.
Denbora guztira 4:00 h.
Distantzia 13 km.
Igoera desnibela 815 m.
Jeitsiera desnibela 815 m.

Leuneta

  • Eibartik irteera: 8:00etan
  • Parte-hartzaileak: Julián, Iñaxio, Garate, Pintado, Josetxo, Arrate, Agustín, Roberto, Mari Carmen, Julen, Javi Ávila, Joserra eta Andoni.
  • Autoak: Josetxo, Julian eta Julen

Eibartik atera eta Aranora hurbildu gara. Garagartza, Leuneta eta Arriurdingaingo tontorrak lotzen dituen mendi-katetik zirkular bat egiteko asmokin. Horretarako, hasieran, behera egin beharko dugu Arano erreka zeharkatzeko. Roberto eta Mari Carmen zuzen joan dira Leunetara.

Aranotik errepidetik irteten (9:10) ekin diogu txangoari, baina, laster utzi dugu (9:19) gure ezkerrean dagoen pista bat hartzeko eta Beheko-herrira jaisteko. Hau pasa eta berehala, pista utzi dugu (9:28) eskumatik behera egiteko Suro baserrietara, hauen ondotik pasa eta segidan, bide zabala utzi eta ezkerretik behera egin dugu ahal den eta altura gutxien galduz erreka aldera joateko.

Erreka zeharkatu eta pistatik gora egin dugu mendi-bizkarrera heltzeko, hurrengo bidegurutzean (10:08) ezkerrera, behin kordalean berriz ere ezkerretara hartu eta gainez-gain joan gara, Garagartzatik (674 m.) (11:00) igaroz, Leuneta (887 m) (11:42) mendiarentontor luzeraino. Batzuen iritsiz bi tontor leudeke metro gutxiren barne, Leuneta eta Unamuno (886 m). Puntan Roberto eta Mari Carmen zain dauzkagu, batera egingo dugu itzulerako bidea.

Zerbait jan-edan ostean, mendi bizkarretik jarraituz berrekiten diogu txangoari, orain Eki alderantz joanez. Aldapa piko batetik jaitsi gara Errekalko lepora eta hemendik berriz gorantz, aldapa errez batetik, Arriurdingain (709 m.) (12:31) mendira. Mendi bizkarretik jarraitu dugu, orain beherantz, eta bidegurutze batean aukera daukagu Aranora zuzen doan pista bat hartzeko, eta bertatik jo dugu, Arano (13:10). Iturri bat daukagu freskatzeko , baina herriko taberna bakarra itxi dago oporretan daudelako.

Hernaniko sarreran dagoen Txintxua jatetxera joan gara bazkaltzera, menua 11 €tan, plater bat edo beste kenduta dena nahiko arrunta eta kalitate justukoa. Kafeak eta patxaran Julianen gonbidapena, bere urtebetetzea pasa berri delako.

Powered by Wikiloc