Lurraldea Gipuzkoa
Mendikatea Aramaioko mendiak
Altuera 776 m.
Kokapena 43.05229,-2.52943
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak
Ibilbidea egindako eguna 2021-03-24
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Aretxabaleta
Ibilbidearen helmuga Aretxabaleta
Denbora igotzen 1:10 h.
Denbora guztira 4:00 h.
Distantzia 13,4 km.
Igoera desnibela 850 m.
Jeitsiera desnibela 850 m.

Murugain

Eibartik irteera: 8:30etan

Parte-hartzaileak: Julián, Iñaxio, Garate, Pintado, Javi, Agustín, Fernando, Treviño, Josetxo, Arrate, Antón, Joserra eta Andoni. Bazkaltzera Xabier eta Moya ere etorri dira.

Autoak: Ángel,Josetxo, Fernando eta Garate

Aretxabaletan hasita, Murugain eta Asentsiomendi gailurretarik igaroko den, zirkular bat egingo dugu.

Herriaren iparraldean, Izurieta auzora doan errepidetik gora egin dugu (9:00) (trafiko seinaleari kasu eginez).Bertan marra zuri-horiak ikusiko ditugu, igoeraren zati luze baten jarraituko ditugunak. Bidegurutze batera heldu (9:15) eta errepidea utzi dugu marketatik segitzeko, eta 10 minutu geroago (9:24) berriz eskumara jo dugu. Bidea argia da , asko erabilita dagoela ikusten da.

Seinalatuta dagoen bidegurutze batera iritsita (9:42) gorantz jo dugu, hemen lagatzen ditugu margoak, baina bideak, igoera pikoan, galtzeko aukera gabe eramaten gaitu Murugain (776 m.) (10:10) tontorrera. Udalatx, Anboto, Kurutzeberri, Aizkorri eta abar gure ikuspegi menditsu eta zoragarriaren barnean dauzkagu.

Jaitsierari iparralderantz behera doan bidezidorretik ekin diogu, gero ezkerrerantz biratuz errepide batera heldutakoan (11:00), eskumara hartzeko, errepideak Untzilla auzora garamatza. Untzilla auzoa norabidea mantenduz gurutzatu dugu, Asentsiomendira markatzen duen seinaleri kasu eginez. GR-121ko marra zuri-gorriak ikusi eta jarraitu egin ditugu. Untzilla utzi dugula ordu erdi pasatakoan (11:37), GRa utzi eta ezkerrera hartu dugu ia bertan daukagun Asentsiomendi (689 m.) tontorrera joateko (11:45). Burdinazko gurutze handi bat tontorrean. Paisaiaz gozatzen segitzen dugu.

Jaitsierari igo garen lekutik ekingo diogu, baina zuzen jarraituko dugu pistatik (hego-mendebalderantz), lehen bidegurutzean, ezkerreko bideari muzin egin, eta zuzen segi, baina, hurrengoan, ezkerrera hartu dugu (11:55). Ekialderantz doan bideak Apotzaga auzora jaitsi gaitu inolako galtzeko aukerarik gabe. Haren hilerri berezia bisitatu ondoren aurrera jarraituz San Bernabe ermita ondotik pasa gara eta aurrerago, bidegurutze batean (12:40), ezkerrera jo eta aldapa handiko hormigoizko pista batetik Aratxabaletara jaitsi gara (13:00).

Mendiak oso altuak ez baziren ere, denok harrituta geratu gara gozatu ditugun ikuspegi ederrekin.

Taberna Berrira hurbildu gara bazkaltzera. Aurretik bertako terrazan zurrut bat edan dugu. Menu ona eta zabal bat eskaintzen dute 11 €tan, kafea barne. Gainera, ardoak nafarrak. Prezio/kalitate erlazioa bikaina. Gaur kopak Fernandoren kontura bere urtebetetzea pasa delako.

Powered by Wikiloc