Lurraldea Gipuzkoa
Mendikatea Zaraia
Altuera 869 m.
Kokapena 43.01141,-2.45621
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Peña de Urréjola
Ibilbidea egindako eguna 2020-02-13
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Urkulu urtegia
Ibilbidearen helmuga Urkulu urtegia
Denbora igotzen 2:58 h.
Denbora guztira 4:36 h.
Distantzia 16,3 km.
Igoera desnibela 760 m.
Jeitsiera desnibela 760 m.

Orkatzategi

  • Eibartik irteera: 8:00etan
  • Parte-hartzaileak: Pintado, Joserra, Iñaxio, Josetxo, Roberto, Maricarmen, Andoni, Garate eta Julián.
  • Autoak: Roberto eta Joserra.

Aretxabaletan dagoen Urkulu urtegira abiatu gara. Eguraldi ederra daukagu, dabilen haizeak hotza zentzazioa areagotzen du.

Oinez hasi gara (8:31) bi helburuekin, lehenengoa Aitzulo kobazuloa bisitatzea eta, bigarrena, Orkatzategi mendira igotzea. Urtegi ondotik doan bidetik ekin diogu, erlojuaren horratzen kontrako norabidean, gure eskuman Arantzazu PR-GI-106 seinale tantaia ikusi arte (9:16), marra zuri-horiak, urtegia utzi eta eskumatik egin dugu gorantz, paisaiaz gozatuz Urrexolagarai (9:44) baserrira heldu gara. Orain apur bat beherantz egin dugu eta hurrengo bidegurutzean (9:53) eskumara marrei jarraituz. Urrexola baserrietara heldutakoan (9:55), marrak utzi eta eskumatik egin dugu (baserriak gure ezkerrean utziz).

Ur kanala bilatu behar dugu, horretarako, baserriak pasa bezain laster (9:56) ezkerretik egingo dugu eta hurrengoan, bost minutura, (10:01) eskumara, horrela, berehala gaude kanalean (10:04).

Kanal gainetik egin dugu aurrera hau bukatu arte, hemen eskumatik gora bidexka piko batetik mendiaren bizkar harritsura heldu arte. Behin goian gaudela, ezkerrera, beherantz, egin dugu Aitzuloko sarrera bilatu arte, marra zuri-horiekin markatua,(10:44). Izugarrizko zuloa, paretan alderik-alde egiten duena, leio erraldoi bat zabalduz. Derrigorrezko argazkiak egin eta kobatik irten gara.

Kanpoan, PR-GI 3003 bidearen marra zuri-horiak hartu ditugu gorantz egiteko, eta berauei jarraituz tontorrera iritsi gara, Orkatzategi (11:38) (869m.). Haizea indartsu eta hotza dabil, zerbait jan edateko arroka artean bilatu dugu abaroa.

Hego-ekialderantz egin dugu beherantz, Orkatzategi eta Ametzueta artean dagoen pasalekua bilatzeko (11:56), han, gure eskumarantz, pista zabal batek egiten du behera, bertatik jo dugu. Argi, pista hau Urrexoagarai baserrira doalako hamar minutu barru utzi egin behar dugu eta ezkerrera doan bide bat hartu (12:06). Bide honek, ezkerrean Ametzueta mendia duela, Urkulu urtegitik Degurixa aldera doan porlanezko pistara eramango gaitu (12:33). Beherantz hartu eta berehala gaude urtegian, eta bere ondotik doan bidetik autoetara (13:07). Gaurko ere egun ederra mendian ibiltzeko.

Bertan dauden iturrietan freskatu ondoren, Bedoñan dagoen Errastiko jatetxera jo dugu bazkaltzera. Beteta topatu dugu eta kanpoan zain egon behar izan dugu ardotxo bat edanez. Janaria nahiko korrientea, ardo beltza ere bai, gorria , berriz, nafarra. Paperezko mantela eta eskuzapiak. 13€ menua. Patxaranak 3,5€ bakoitza.

Powered by Wikiloc