Lurraldea Gipuzkoa
Mendikatea Aralar
Altuera 827 m.
Kokapena 42.99834,-2.14507
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Arastortzeko gaina
Ibilbidea egindako eguna 2018-11-08
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Ataun (San Martin)
Ibilbidearen helmuga Ataun (San Martin)
Denbora igotzen 2:50 h.
Denbora guztira 4:25 h.
Distantzia 9,7 km.
Igoera desnibela 735 m.
Jeitsiera desnibela 735 m.

Arastortz

  • Eibartik irteera: 8 etan
  • Parte-hartaileak: Josetxo, Julián, Iñaxio, Garate, Pintado, Maricarmen, Roberto, Andoni
  • Autoak: Roberto, Josetxo.

Arastortz mendira joateko zirkular bat egitea pentsatu dugu, Ataunetik (San Martin) hasi eta bertan bukatzeko. Ibilbidea mendilerroaren gandorretik egiteko diseinatu genuen, Aizkoate, Intzartu eta Arastortz tontorretik zehar. Gailurrera joateko oso pikoa den pagadi batetik igo dugu eta oso deserosoa begitandu zaigu daukan desnibelagatik. Guk lurra nahiko lehor hartu dugu, baina ala ere ez da izan batere erosoa. Gailurrean oso haize handiarekin topo egin dugu eta, gainez-gain joan gabe, gangorra eskuman dugula egin dugu aurrera, zuzenean, Arastortz mendira joateko. Ibiltzeko toki traketsa. Hala ere, Garate eta Pintado hiru puntetara igo dira. Mendizale normal bati, gu jaitsi garen tokitik joan-etorria egiteko gomendatuko genioke.

Ataunetik (San Martin) abiatu gara goizeko 8:45etan Aitzondoa baserrira doan bidea hartuz, gero pagadi handi batetik gora egin dugu izugarrizko aldapatik, biderik gabe. Harrizko paretetara ailegatutakoan ezkerrera jo dugu, gorantz jarraitzeko Aizkoate mendiaren harkaitzak gure eskuman utziz, mendiaren gandorrera iritsi arte. Haize handia dabilenez, gailurretik ez joatea erabaki dugu; horrela, gailurrak gure eskuman dauzkagula aurrera egin dugu, ahal zen eta ibiltzeko toki erosoenak aukeratzen. Kordala beti eskuman dugula eta norabidea mantenduz (Hego-ekialde), bide gabe eta toki deserosotik ibiliz iritsi gara Arastortzera (827 m) (11:35). Tontorrean Eibarko Klub Deportiboak jarritako buzoia dago.

Bista ederrak dauzkagu tontorretik, batez ere Aralar aldera, baina dabilen hego-haize bortitzak ez digu utzi gozatzen.

Aralar aurrean dugula (Ipar aldera) belardietatik behera ekin diogu jaitsierari, behin pagadian, beheraka egin dugu ahal zen eta toki erosoenak aukeratuz, bide zabal batekin top egin dugunean (12:00) eskumara egin dugu laster, bidegurutze baten, ezkerrera hartzeko (Ipar-mendebal), eta, ia desnibelik gabe, pistak Intzartzu haitzaren azpian dagoen pasabide batera eraman gaitu, han, norabidea mantenduz, beheranzko bidea berreskuratu dugu. Behera goazela eskumara doan bihurgune estu bat pasa ondoren, bidegurutze batera heldutakoan (12:38) berriz ezkerrera jo dugu norabidea berreskuratuz. Erreka batera ailegatu gara (12:43) eta bidegurutzean aurrera eginez marra zuri-gorriekin markatuta dagoen bide batekin bat egin dugu (12:53) (GR-20) eta berari jarraituz Ataunera iritsi gara (13:10).

Herriko plazan dagoen iturrian garbitu ostean, Bittor Jatetxera jo dugu bazkaltzera, menua 10 €tan, telazko mantela eta eskuzapiak. Ez daude plater asko aukeran, baina denak dira etxean egindakoak. Aparte eskatutako ardo nafarrekin, kafeekin eta patxarenekin 13 €tan gelditu da pertsonako. Oso pozik irten gara kalitate-prezio erlazioekin.

Powered by Wikiloc