Lurraldea Bizkaia
Mendikatea Arrola
Altuera 751 m.
Kokapena 43.09832,-2.95025
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Jesuri
Ibilbidea egindako eguna 2021-12-13
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Orozko
Ibilbidearen helmuga Orozko
Denbora igotzen 1:50 h.
Denbora guztira 3:40 h.
Distantzia 12,5 km.
Igoera desnibela 692 m.
Jeitsiera desnibela 692 m.

Larragorri

Eibartik irteera: 8:00etan

Parte-hartzaileak: Fernando, Antón, Julián, Iñaxio, Garate, Ávila, Joserra, Pintado, Mari Carmen, Roberto, Arrate, Andoni, Ángel eta Eskudero.

Autoak: Julian, Iñaxio, Javi Ávila eta Eskudero.

Beti gaude mendirako gogoekin, baina oraingoan bereziki, gaur delako, hiru aste euripean pasa ostean, lehen egun eguzkitsua.

Zirkular bat egingo dugu Bizkaiko Orozko herrian hasi eta bukatzen dena. Ibilbidearen pusketa handiena PR-BI-35aren marra zuri-horiak jarraituz egingo dugu, erlojuaren horratzen kontrako norabidean. Hasierako puntu bezala, herriaren ipar-mendebaldean dagoen San Juan ermita bilatuko dugu.

8:50etan hasi gara oinez herriko plazatik esandako ermitaren bila.

Ermita azpian dauden eskalera batzuk igo eta marra zuri-horiekin bat egin dugu, gorantz egin dugu auzo errepide batetik, baserri batzuetatik pasa ondoren bidegurutze baten, seinale tantai batekin (10:10) eta bi iturriekin topo egin dugu. Seinaleek ezkerretara Santa Marina eta Larragorri (PR-BI-35) markatzen dute, eta eskumatik Elorritxuganera, eskumara hartu dugu ibilbidea apur bat luzatzeko. Laster Senagortako lepoan gaude, aurrera egin dugu (Hego-Ekialde) pista zabaletik Larragorri mendia gure ezkerrean lagatzen dugularik. Kerexetako lepora heldutakoan, ezkerrera jo eta mendi bizkarretik gorantz eginez laster gaude mendi tontorrean Larragorri (10:40).(751m). Bista ederrak alde guztietara.

Hego-ekialderantz jarraitu dugu gure bistan dagoen Santa Marina baselizara jaisteko, bide batez Arriurdin (10:55) (720m) menditik pasa gara. Beherantz segitu dugu bistan daukagun pista eta PR-BI-35 marren bila, hauei jarraituz tontorrean Santa Marina baseliza eta aterpe bat daukan mendira heldu gara, Arrola (11:15) (664 m.)

Zerbait jan-edan ostean, jaitsierari berrekin diogu marrei segituz hego-ekialdera, pagadi bat zeharkatu pinturei kasu eginez (11:30) eta Santiago ermitatik eta Katadio auzotik pasa eta pista zabal batetik behera eginez BI-2522 errepidera heldu gara. Ezkerrera hartu eta 500 metro barru Orozkon gaude (12:30).

Freskatu, aldagarriak jantzi eta , pare bat freskagarri hartu ondoren, Arrugaeta jatetxera jo dugu bazkaltzera. Menua 14 €, baina Errioxako ardo kriantza, gorri nafarra eta kafeak barne dituela. Ondo jaten da, pozik irten dugu.

Patxaranak Mari Carmenek ordaindu ditu bere urtebetetzea pasa berri delako.

Powered by Wikiloc