Lurraldea Bizkaia
Mendikatea Araneko harriak
Altuera 1244 m.
Kokapena 43.05131,-2.84013
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Odoriaga, Olleriaga
Ibilbidea egindako eguna 2018-11-22
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Garrastatxu baseliza
Ibilbidearen helmuga Garrastatxu baseliza
Denbora igotzen 2:20 h.
Denbora guztira 4:08 h.
Distantzia 14,4 km.
Igoera desnibela 975 m.
Jeitsiera desnibela 975 m.

Oderiaga

  • Eibartik irteera: 8:00etan
  • Parte-hartzaileak: Josetxo, Julián, Iñaxio, Garate, Pintado, Angel, Roberto, y Mikel Larreategi. Agustin ere gurekin etorri da, baina txangoan ez du parte hartu, oraindik errekuperatu gabe dagoelako.
  • Autoak: Angel e Iñaxio.

Basauri aldera abiatu gara Altubeko autopista hartzera, Laudioko irteeratik atera eta Beranbio herrira joan gara, handik Garrastatxu baselizara jotzeko.

Gauko martxa zirkularra izan arren batzuetan toki berdinetik pasatuko gara.

9:08etan, Ipar-ekialdera doan pista batetik hasi gara oinez, Garrastatxu baseliza ondoan dagoen aparkalekutik, bista ederrak Salvada mendilerro aldera.

Lehenengo bidegurutzera heldu (9:18) eta aurrera jarraitu dugu Katxabaso muino aldera, bertan ur depositu bat dago. Lepo batera jaitsi gara (9:29) eta lau bideko bidegurutze batean ezkerreko bigarrena hartu dugu Anzoleta errekara jaisteko, gurutzatu eta gure eskuman gorantz doan bideska batetik segi dugu (9:40), toki batzuetan ia-ia larrez itxita dago. XVIII mendeko den Arlamendi mintegira iritsi gara (10:07), inguruko mendiak pagoz eta haritzez basotzeko erabili zen. Gaur horrelako erabakiak faltan botatzen ditugu.

Ekialdera jarraitu dugu bide zabal batetik Garratatxutik datorren pistarekin bat egin arte, bertatik gorantz eginda, laster seinale tantai bat topatu dugu GR-282 (10:35), pista utzi eta markatutako bidetik jarraitu dugu lepo bateraino (10:52), hemen ezkerrera jo dugu Aranako Atxara igotzeko (1.017) (10:56). 1.308. urtean otso batek hildako neskatxa baten oroigarri ipinita dagoen Araneko Harriara jaitsi gara (11:00).

Gaurko helmuga aurrean daukagu (Eki aldera), ordu erdira, baina luze egin zaigu haize sendo eta hotzaren eraginez, Oderiaga (1.244) (11:28), haizetik babestuta zerbait jan-edan egin dugu.

Igo garen toki berdinetik ekin diogu jaitsierari, GR-282 seinaleen bila. Aipagarria da GR honetan ez ditugula marrak ikusi, seinale tantaik soilik. Baselizara heltzear gaudela, bide gurutze batean (12:59), ezkerrera jo dugu, eta baserri batetik pasa ondoren Garrastatxu baselizara ailegatu gara (13:16).

Bertan dagoen iturri baten freskatu eta Orozkora abiatu gara bazkaltzera, Arrugaeta jatetxean mahaia daukagu erreserbatuta. Aurretik pare bat Verdejo edan ditugu.

Janaria ona eta oparo, kriantza ardoakin eta kafeak barne dituela 13, 9 €ko menua. Oso ondo. Patxaranak 2,2 €tan, bataz-beste 15€.

Powered by Wikiloc