Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Ireber
Altuera 1208 m.
Kokapena 43.04896,-1.84280
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak
Ibilbidea egindako eguna 2020-02-06
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Beruete
Ibilbidearen helmuga Beruete
Denbora igotzen 1:28 h.
Denbora guztira 2:55 h.
Distantzia 10 km.
Igoera desnibela 634 m.
Jeitsiera desnibela 634 m.

Ireber

  • Eibartik irteera: 7:45etan
  • Parte-hartzaileak: Ángel, Pintado, Joserra, Iñaxio, Josetxo, Roberto, Maricarmen, Andoni, Garate eta Julián.
  • Autoak: Iñaxio, Andoni eta Garate.

Eibartik Nafarroako Ultzamaldean dagoen Beruete herrira abiatu gara. Nahiz eta negua izan, deigarria egin zaizkigu herri horren baserri eta inguru zoragarriak.

Goizeko 9:11k dira oinez hasi garenean herriaren goiko aldera joaz eta Ipar-ekialderantz doan porlanezko pista bat hartuz, laster (9:26), abeletxe batera heldutakoan, pista utzi eta gure ezkerrean dagoen pistatik abiatu gara, berehala (9:29), bidegurutzean, eskumako aukera hartu eta pagadi eder bat pasa ondoren mendate (bidegurutze) zabal batera iritsi gara (9:50).

Zuzen gurutzatu eta metro batzuk aurrerago (9:52) porlanezko pista utzi dugu eskumatik joateko (berez errazagoa da pistatik jarraitzea, baina porlana saihestea erabaki dugu). Laster, bi zelai ikusiko ditugu alanbrezko hesiekin bananduak bien artean bide bat dagoela (9:57), ezkerrera gorantz egin eta pista batekin topo egin dugu (10:07), ezkerrera eginez txabola baten ondotik pasa ondoren eta bigarren batera heldutakoan GR-12ren marra zuri-gorriak dauzkagu. Gorantz egin dugu marrei segituz Sobresate (10:23) lepora ailegatu arte, hemen bidea utzi eta ezkerrera egin dugu azkeneko aldapak igotzeko zelaietatik barna, harrizko Ireberreraino (10:30) (1208m.).

Gure inguruko mendietan ez da elur orbanik, Pirinioko mendietan solik ikus daiteke. Egun zoragarria daukagu baina haize izoztu batek erosotzen gaitu tontorrean, apur bat behera abaroa bilatu dugu zerbait jan-edan egiteko.

Etorri garen tokitik itzuli gara Sobresateko lepora, aurrera eginez, norabidea mantenduz, minutu gutxi barru Ernaitzu (11:04) (1203m.) tontor garbian gaude. Monumentu megalitiko pilo bat inguru honetan, ikusgarria.

Soilik herrira jaistea falta zaigu, pagadirik doan xendatik hasi gara jaisten, gero zelai batetik beherantz, Hego-ekialderantz, pagadi bazterrean bide bat ikusi dugu, honi jarraituz, ostera ere, beste pagadi baten sartu gara, hito bakar batzuk lagundu digute berantz Beruetetik Arrarasera doan pistekin bat egin arte (11:46), eskumara jo eta pistari jarraituz iritsi gara, Beruete (12:06). Herrira hurbiltzen goazela izugarrizko gaztainondo batzuen ondotik pasa gara eta bista ederrak herrirantz goiko aldetik.

Harraska berezi baten ondoan dagoen iturri baten freskatu ondoren, Arbizu herri aldera jo dugu, bertan, Baxerri tabernan pare bat txistorra arrazio jan ditugu ardo nafarrez lagunduta. Dena ederra guztion iritsiz.

Bazkaltzera Etxarriko Borda jatetxera abiatu gara, ez dute erreserbarik onartzen menurako eta beteta zegoenez, denboraldian zain egon behar izan dugu. Menua 13,15 €tan, egurrezko mahaiak mantelik gabe eta paperezko eskuzapiak. Ardoak nafarrak. Kafeekin eta patxaranekin 16€ pertsonako. Janaria eta arrazioak onak.

Etxera gatozela, izugarrizko auto-ilarekin topo egin dugu, laster jakin dugu Zaldibar-Ermuan dagoen zabortegian sekulako luizia izan dela. Autopista zeharo itxita, bi langile desagertu, sua,…

Powered by Wikiloc