Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Abodi
Altuera 1351 m.
Kokapena 42.95218,-1.21488
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2017-09-06
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Hiriberri (Aezkoa)
Ibilbidearen helmuga Hiriberri (Aezkoa)
Denbora igotzen 1:15 h.
Denbora guztira 2:30 h.
Distantzia 7,7 km.
Igoera desnibela 430 m.
Jeitsiera desnibela 430 m.

Berrendi

SARRERA:

Irailak 4ean irten gara Eibartik goizeko 7:00etan hiru mendi igotzeko asmokin beste hainbeste egunetan (Abodi (1), Orhi (2) y Berrendi (3)). Hamaika parte-hartzaile bildu gara Ángel, Pintado, Roberto, Mari Carmen, Garate, Joserra, Iñaxio, Moya, Txurruka, Andoni y Josetxo. Lizarriturri ere gurekin dator, baina honek bere mendi-programa dauka eta bere kontura ibiliko da.

Josetxok, Joserrak eta Garatek jarri dituzte autoak. Lizarriturrik bere kabuz ibiltzeko asmoz bere autoa darama.

Denok Otsagabiako Orialde.nean hartu dugu ostatu,bi oheko hiru gela eta hiru oheko beste bi. Bi oheko gela 30 €tan jartzen da pertsonako egunean, gehi 5 € gosaria eta beste 14 € afaria.Bai gosaria eta bai afaria ondo ematen dute eta zerbitzu onarekin.

Lehenengo bi egunetan guk ekarritako eta erositako janarietatik bazkaldu dugu, herritik gora kilometro batera errekan egindako igerileku ondoan dauden mahaietan. Hirugarren egunean, etxera itzultzean, Agoitz ondoan dagoen Ekai hotelean gelditu gara bazkaltzera, oso ondo ematen dute, 11,8 €ko menu batean ardo nafarra eta mantela eta eskuzapiak telazkoak. Zerbitzu ona, patxaranak 2,8 €tan.

  • Irteera: Hiriberri (Aezkoa)

8:30etan gosaldu eta Otsagabiatik irten gara Hiriberri aldera, zerua garbi daukagu baina Hiriberrira heltzen goazen heinean lainotzen doa. Oinez hasi eta berehala aldizkako zirimiri suabe bat lagun izan dugu, gehiago bustitzen duena arbolapean bide zabalean baino.

Herriko goi aldean aparkatu ditugu autoak eta ibilbideari ekin diogu (9:45) Otsagabia aldera doan GR-11ren marrei jarraituz. Markatutako bideak belardiak eta basoak txandakatuz modu erosoan egiten du gorantz Berrendiko gandorra ezkerrean duela. Ordubete oinez daramagunean (10:43) lepo batera heltzen garenean, 1.270 metroko altueran gaude, GR-11k garbi egiten du eskumara, guk hau utzi eta ezkerrera jo dugu (Mendebalde) mendi bizkarra ezkerrean duela doan bidezidor batetik, oso garbi ikusten ez den bideak poliki-poliki gorantz egiten du eta laster, gure ezkerrean, tontorrean dagoen habe geodesikoa ikusi dugu, Berrendi (1.351 m) (11:00). Harriak bustita eta lurra lokaztuta zeundelako bidearen azkeneko zati hau ez zaigu atsegina egin. Hemendik aurrera ateri izan dugu.

Itzuli bidezidorrera eta ekarri dugun norabidea mantenduz basoaren barna jarraitu dugu ahalik eta bide errazenak aukeratuz. Laster, baso itxia atzean utzi eta zelai zabaletan aurkitu gara, jaisten jarraitu dugu Berrendiko amildegia gure ezkerrean dugula. Ez dago bide garbirik baina ezta ere galtzeko arriskurik. Inguruetako pagadietan sartu-irten batzuk egin ditugu onddoen bila baina hiruzpalau bakarrik topatu ditugu. Behera goazela pista batekin egin dugu topo (11:40), hau ezkerretara, beherantz, hartu eta Hiriberrira heldu gara (12:15)

Arropak aldatu eta Agoitz aldera jo dugu bazkaltzera.

Powered by Wikiloc