Lurraldea Gipuzkoa
Mendikatea Uzturre - Ipulino
Altuera 933 m.
Kokapena 43.12184,-1.95306
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2017-02-11
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Berastegi
Ibilbidearen helmuga Berastegi
Denbora igotzen 2:10 h.
Denbora guztira 3:30 h.
Distantzia 11,7 km.
Igoera desnibela 760 m.
Jeitsiera desnibela 760 m.

Ipulino

  • Irteera Eibartik: 8:30etan.
  • Parte-hartzaileak: Roberto, Pintado, Andoni, Iñaxio, Ángel, Julian, Mari Carmen, Arrate y Jose Aldalur.
  • Autoak: Angel y Andoni.

Eibartik 8:00etan irtenda, A-8a hartu dugu Donostiarantz eta Andoainen A-15a Berastegira joateko. Gurekin mendi ostera egiteko asmokin, Jose Aldalur bezperan etorri da Escarillatik Berastegira, bertan bat egin dugu.

Ipuliño mendia Berastegitik Ekialdera kokatzen denez, bertara joateko Leitzaraneko autopista gurutzatu egin beharko dugu, horretarako herriko irteera bilatuko dugu maldaz gora joanda Ipar-ekialde norabidean (9:30).

Gure asmoa zirkular bat egitea da, ezkerretik igo, mendi gaina zeharkatu eskumarantz gero alde horretatik jaisteko, hau da, erlojuaren horratzen norabideari segituko diogu.

Herritik irteten ari garela, bide gurutze baten, zuzen jarraitu dugu Izara-enea baserrirako norabidea hartuz (kartel adierazle), eskumara, Eguzkialde auzorantz, doazen GR baten marrei kasu egin gabe. Horrela, gorantz goazela 20 minutu pasatutakoan (9:50) ezkerrera joko dugu igotzen segitzeko (S. Lorentzorako kartela), bidean gora goazela eta sigi-saga batzuk egin ondoren pista batera ailegatu gara (9:58), hemen ezkerretara egin dugu eta, ia-ia aldaparik gabe, Belabietako Estazio megalitikora iritsi gara.

Hemen, eskumara, 180ºko bira bat egin dugu mendi bizkarra hartu eta bertatik jarraitzeko, lehenengo Larre (811 m) (10:43) mendi igo dugu eta San Lorentzo ermitatik pasa ostean Gorosmendi lepora jaitsi gara. Norabidea mantenduz Ipuliño (933 m) (11:40) mendia igo dugu. Oraindik Aralarreko mendietan elurra ikus dezakegu, haizea hotza dator eta zerbait jan-edateko babesa bilatu behar izan dugu.

Jaitsierari ekitean norabidea mantendu egin dugu eta beheko lepora ailegatzen ari garela eskumara jo dugu bide-pista batetik, auzo errepide batera heldutakoan (12:26) eskumara hartu dugu. Argi ibili behar da, ze bost minutu pasa ordurako (12:34), gure ezkerrean behera doan bide bat hartu eta autopista azpitik pasa gara Berastegira heltzeko(13:00).

Bazkaltzera Leitzara jo dugu, Musuzar Ostatura, zapatua izanik, badaezpada, aurretik daukagu enkargatuta. Asteburuko menua 15€tan. Ondo bazkaldu dugu, ardo-gorri nafarra, mantela eta eskuzapiak telazkoak eta zerbitzu ona. Kafeekin eta patxarenekin 17 € pertsonako.

Powered by Wikiloc