Lurraldea Gipuzkoa
Mendikatea Satui
Altuera 951 m.
Kokapena 43.04743,-2.36042
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2015-10-08
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Legazpi (Urtatza auzoa)
Ibilbidearen helmuga Legazpi (Urtatza auzoa)
Denbora igotzen 1:15 h.
Denbora guztira 3:30 h.
Distantzia 11,2 km.
Igoera desnibela 750 m.
Jeitsiera desnibela 750 m.

Gorostiaga

Eibartik irten ginen goizeko 8etan bi autoetan, Julian eta Andoni doaz gidatzen, Robertok, Mari Carmenek, Pintadok eta Arratek osatzen dute taldea. Leagazpiko Urtatza auzoan hasita, Satui mendilerroari itzulia egitea da gaurko egitasmoa.

Auzo horretan iturri baten ondoan autoak aparkatu eta oinez hasi ginen (8:40) errepidez lehortuta dagoen Urtatzako (Etxeberria ere deitzen diote) urtegi aldera, pareta gainetik zeharkatu eta beste aldean eskumara hartu behar dugu (8:55). Hemendik aurrera ez dago galtzerik, beti hartuko dugu gehien zapalduta dagoen aukera. Momentu baten tontorrean dagoen antenara doan pistekin topo egingo dugu, baina aukera daukagu hau utzi eta hitoekin eta pinturekin markatuta dauden mendi bideetatik joateko. Bide hasieran pinudiak dauzkagu eta esnegorriak (robiloilak) batzen ditugu, gora berriz pagadiak eta han, berriz, onddoak. Horrela igoera erosoa eta entretenigarria egin genuen. Gorostiaga (951 m) (9:55).

Tontorra ondo aprobetxatua dago behintzat, hasteko, ermita bat, aterpea eta izugarrizko gurutzea (33 eta ¼ oin altuera, Jesusen adina) eta hau gutxi balitz, komunikazio antena erraldoi bat denen gainetik. Eskerrak esparrua pagadiz inguratuta dagoela, horrek salbatzen du.

Txangoari berrekiteko, aterpearen ezkerretik doan bidezidorretik joko dugu (Ipar-mendebalde), bidea Satui mendikatearen bizkar gainetik doa eta oso erraza da jarraitzea. Laster igaroko dugu, Gentiletxe (907 m) (10:23), Oregi (918 m) (10:36) eta Arranoaitz (903 m) (10:53). Hona ailegatutakoan basoetatik irtenda egongo gara, horrela paisaiekin gozatzeko aukera izango dugu.

Puntu honetan gure norabidea zerbait aldatu egin beharko dugu, beti ere bizkar gainetik jarraituz, Ipar-mendebalde aldera, bestela Oñatiko Zubilaga auzora jaitsiko ginateke.

Laster Arrola (902 m) (11:07) tontorrera ailegatuko gara, hemen hasten da beherako bidea, ondo makatua dago. Txabola batera ailegatuko gara, apur bat aurrerago gure eskumara (markak) pinudi baten sartzen den bidexkatik behera egingo dugu (11:25). Hemendik aurrera txandakatzen joango dira pistak eta bidezidorrak Urtatzako urtegira iritsi arte, eta hemendik aurrera errepidez autoetara (12:10).

Etxera bueltatu ginen bazkaltzera, baina Legazpin taberna bati bisita egin eta gero.

Powered by Wikiloc