Eibartik irteera: 8:12etan, trenez Elgoibarrera.
Parte-Hartzaileak: Julián, Iñaxio, Garate, Pintado, Arrate, Javi , Agustín, Kike Astarloa, Fernando Zuazoa , Treviño eta Andoni
Elgoibartik Azkoitirako bidea egingo dugu Kortazar eta Irukurutzeta mendien arteko trikuharrien bidetik pasatuz.
Txangoari Elgoibarko tren-geltokian hasiera emango diogu (8:30), San Roke auzora doan errepidetik igoaz, auzoa atzean utzita, errepideak, gure ezkerrean dagoen ur-biltegi handi batera hurbilduko gaitu. Hemen, (8:50) errepidea utzi eta gure eskuinetik gorantz doan bide bat hartu dugu. Bidea, oso ibilia denez, erraza da jarraitzea, beti gorantz eginez gailurreraino. Sigi-sagan igotzen diren marka zuri-horiei jarrai diezazkiekegu, edo, aukeran, bidean ikusten ditugun lasterbideetatik zuzen gorantz jo. Kortazar (742 m.) (10:00).
Orain bidea (ekialderantz) mendiaren bizkarretik doa, trikuharri eta tumuluen ondotik igaroko gara eta, norabidea mantenduz, Atxolin (841 m.) (11:00) gailurrera iritsiko gara eta gerotxoago, Irukurutzeta (898 m.) (11:40) tontorrera. Azken honetara heldu baino pixka bat lehenago Arribiribilletaren menhir ikusgarria ikusiko dugu (11:35).
Egun oskarbia dugu, baina haize hotza dabil, leku babesgarri baten geldialdia egin dugu zerbait jan-edateko.
Azkoitira jaisteko bidea, Arribiribilleta menhirrera itzultzen goazela, tontorretik metro gutxira daukagu, gure eskuinera, iparralderantz. 300 bat metro jaitsita, erdi-lautada batean, (12:15) bide bat hartuko dugu eskumara (zuzen jarraituz gero, Azkarateko mendatera joango ginateke). Bideak pista batera jaitsiko gaitu, eta berari segituz altuera galtzen joango gara. Norabide berari eutsiz, hormigoizko pista batera iritsita, bide bat hartuko dugu ezkerrera (lasterbide bat besterik ez da) (12:50), pistara itzulita, berari jarraitzea besterik ez dugu egin beharrik Urrategiko ermitara jaisteko (13:15). Iturria daukagu eta botak garbitzeko aprobetxatzen dugu. Errepidetik behera jarraituko dugu Azkoitiraino (14:00).
Terraza batean ardo bat hartu eta Eibarrera itzultzeko autobusa hartuko dugu. Ikuspegi ikusgarriak dituen zeharkaldi polita.