Lurraldea Bizkaia
Mendikatea Ubal
Altuera 823 m.
Kokapena 43.2440,-3.41279
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Loma del Mazo
Ibilbidea egindako eguna 2022-05-18
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Ubal mendatea
Ibilbidearen helmuga Ubal mendatea
Denbora igotzen 2:50 h.
Denbora guztira 4:20 h.
Distantzia 10,4 km.
Igoera desnibela 616 m.
Jeitsiera desnibela 616 m.

El Mazo

k irteera: 7:30etan

Parte-hartzaileak: Josetxo, Fernando, Iñaxio, Julian, Garate, Ávila, Joserra, Pintado, Andoni, Angel, Mari Carmen eta Roberto.

Autoak: Julian, Angel eta Iñaxio.

Gaurko txangoak, Karrantza eta Ruesga artean dagoen, Ubal mendilerroa ezagutzea du helburu.

Concha (Karrantza) eta Lanestosa bitartean dagoen Ubal mendatean eman diogu hasiera ibilaldiari (9:25), ipar aldera doan hormigoizko pista bat hartuz. Bidegurutze batean (9:40) ezkerretik jo dugu, Peña del Moro aldera markatzen duen GR-123aren seinale tantai bati kasu eginez. Abeletxe batetik pasa, eta apur bat behera egin dugu Sopeñako atakara iristeko.

Goranzko bidea nabarmena da, aurrean dagoen korridore batetik igo (belarra eta harria nahasian) eta ordeka batera heldutakoan eskumara egin dugu (10:10) , horizontalki apur bat aurrera eginez bidezidorgurutze batera iritsi gara ( GR-123 bidearen tantaia) (10:15), gorantz egin dugu Peña del Moro eta Torca del Moro bitartean dagoen leporaino. Orain ezkerrera jo eta harrizko gandor batetik joanda tontorrera ailegatu gara, Peña del Moro (10:30) (818m.).

Etorri garen bidetik itzuli gara bidezidorgurutzeraino , orain ezkerrera jotzeko. Bidezidorrak, Torca del Moro eta El Mazo bitartean dagoen leporaino, jaisten gaitu.

Apur bat lehenago marra urdinak ikusi ditugu, hauek eta GR-123aren pinturak , tontorrera goranzko bide pikoa markatzen digute, El Mazo (12:10) (823m.). Bista ederrak Ordunte mendi lerro aldera. Zer edo zer jan eta itzultzeko bideari ekin diogu.

Aurreko antenak ditugu erreferentzi moduan, bertara doan pista hartuko dugu jaisteko. Aurrerago pista zabal batekin bat egin (13:10) eta eskumara hartu dugu. Honi jarraituz hasierako puntura iritsi gara (14:30).

Aldagarriak jantzi eta Balmasedako Igerilekutara jo genuen bazkaltzera. Bertan zerbait edan genuen bazkal aurretik. Bazkariaren kalitatea justu zamarra, baxua ez esatearren, 12 €tan menua. Kafeak eta patxaranak Robertok ordaindu ditu, bere urtebetetzea pasa delako.

Powered by Wikiloc