URTE BUKAERAKO ETA KITTO SARIAK

Dakisuen moduan urteko askenengo egunian, ETA KITTOk eibarko urteko kirolari honeneri saria emoten detze.
Klub Deportiboko eski komosiñuak NAIA CARBALLO MALLAGARAI aukeratu seban eta naitxa ixa hillebete pasau dan, berantzat idatzi txiki bat komisiñoko “eskribientiak” ein dabena :

Urtea agurtzerakoan sariren bat eman omen diote; ondo merezitakoa, inongo zalantza barik.
Somport aldean, elurra jausi berritan, bera patinatzen ikustea baino irudi estetikoagoak gutxi bururatzen zaizkit. Dena den, guk, bere inguruan eskiatzen dugunok, gehien estimatu eta eskertzen duguna, noizbehinka -gutxitan aukeran- eskaintzen digun irrifartxo zoragarri hori da.

Horregatik, guztiagatik, ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO POTXOLA!!!!!!

ESKURSIÑO SUSPENDIDUAK

Oingo, geixenok jakingozue tenporaldixa txarto hasi dogula.
Gehixen bat edur faltiagattik izan da, baña somatzen dogu jente hartian be ez dagola mobimentu askorik.

Eneruan (13/14 asteburuan) ein biar zan umien eskursiñua, suspendidu ein biar izan genduan edur faltiagattik. Suertez eskursiño hau egunez aldatu ein dogu, eta Febreroko 10/11 asteburuan eingo dogu.
Apuntauta zeuazen ume guztiak, apuntauta zegitzen dabe Febreroko eskursiñorako.

Eneruan (20/21 asteburuan) nausixen eskursiñua zeuan organizauta eta hau be suspendidu ein genduan, parte batetik edurrik es zeualako eta beste alde batetik bakarrik 8 personak izena emon zebelako.

2007. ESKURSIÑUAK

HASI BARRI DAUKAGUN URTEKO ESKURSIÑUAK HONETXEK DIRA :

NAUSIXAK

ENERUAN 20/21 ASTEBURUA
FEBRERUAN 03/04 ASTEBURUA ( PROBA SOZIALA )
MARTSUAN 10/11 ASTEBURUA

NAUSIXEN ESKURSIÑUETAN, AFALDU,LO ETA ARMUSAU CANFRANC ESTACIONGO “VILLA ANAYET” HOTELIAN EINGO DOGUZ.
ESKURSIÑO BAKOITZAN PREZIXUA 60 EUROKUA DA.
PREZIXUAN EZ DAGOZ SARTUTA EZ “FORFAIT”A EZTA ALKILERRA.
NORMALIAN NAUSIXEN ESKURSIÑUETAN FONDOKO ESKIXA EITTERA, SOMPORTERA JUANGO GARA, ETA ALPINO ETA SNOW EITTERA ASTUNERA JUANGO GARA.

GAZTETXUAK

ENERUAN 13/14 ASTEBURUA
MARTSUAN 17/18 ASTEBURUA

GAZTIEN ESKURSIÑUETAN, AFALDU,LO ETA ARMUSAU VILLANUAKO “TRITON” ALBERGIAN EINGO DOGUZ.
ESKURSIÑO BAKOITZAN PREZIXUA 63 EUROKUA DA.
PREZIXUAN “FORFAIT”A ETA ALKILERRA SARTUTA DAGOZ.
GAZTIEN ESKURSIÑUETAN FONDOKO ESKIXA EITTEN DA.