Aurreko zapatuan, martxoak 10, Somporten Gipuzkoako txapelketak ospatu ziren eta bertan egon ginen deporreko hainbat eskiatzaile, azken elur egunak eta asteburu eguzkitsua aprobetxatzen.
Nahiz eta beste lekuetako jende askorik ez egon, txapelketetan partze hartzeko aukera dugun gipuzkoar gehienok bertan egon ginen: Donostiako C.V.C, Tolosako Uzturre, Errenteriako Urdaburu eta Irungo Mendizaleak klubek parte hartu genuen besteak beste.
Goizean goizetik eguraldi eguzkitsu eta ez oso freskoa izan genuen, baina txapelketa egin zen bitartean elurrak ondo “aguantatu” zigula esan dezakegu. Alde hortatik sortea izan genuen, izan ere, garai hontan eguzkia ateratzen denean elurraren kalitatea ez baita oso ona izaten, igartzen da denboraldia amaitzeko askorik ez dela falta….
Gizonezko beterano eta seniorrak izan ziren txapelketarekin hasi zirenak, beraiek baitzuten distantzia luzeena egiteko, 10 km hain zuzen. Beste guztiok 5 km egin behar genituen, guztiok eskating modalitatean.
Beteranotan, Roberto Izagirre eta Alberto Baglietto izan ziren gure ordezkariak eta 5. eta 8. postuak lortu zituzten hurrenez hurren.
Hauez gain, gure beste gizonezko ordezkaria Odei Jainaga izan zen, gazteen artean taldeko mutil bakarra eta hainbeste neskan artean oso gustora gurekin etortzen dena. Odeik podiumaren maila altuenera igotzea lortu zuen urrezko domina lortuz!!!! Ze pozik zegoen gure Odei !!!! eta baita gu ere, ZORIONAK!!!!! Uste dut bere lehenengo urrezko domina izan dela…..
Bestalde, hainbat neskak ere hartu genuen parte, kategoria ezberdinetan. Nagusienetatik hasiz, seniorretan, Leire Garatek urrezko domina lortu zuen Naia Carballoren aurretik, honek 2.postua lortuz.
Juniorretan, Garazi Goimendiourrutiak ere lortu zuen urrezko domina, eta ez banaiz nahasten, Odeiren kasuaren bezela, lehenengo aldia da! ZORIONAK zuri ere Garazi!!!!
Kadetetan, bi ordezkari izan genituen eta podiumaren lehenengo bi postuak bete genituen. Maialen Zamakola 1goa izan zen eta Jone Azkarate 2.a. ZORIONAK neskak!!!
Azkenik, gure txikienak izan ziren Infantil II kategorian. Kategoria hontan, lehenengo 5 postuak guretako izan ziren. Podiuma Jone Saez, Maitane Fariñas eta Miren Hazasek osatu zuten lehenengo 3 postuak lortuz, hurrenez hurren. Beraien atzetik justo segidan, Maite Elorza eta Eider Maiztegik 4 eta 5. postuak lortu zituzten. ZORIONAK guztioi, eta batez ere Joneri, egiten ari zaren denboraldi onagatik!!!!
Txapelketa ostean, taldeko gaztetxoenek teknifikazio kursilloa egiteko aukera izan zuten eta baita igandean ere, nahiz eta denboraldia amaitzen egon…..datorren urterako teknika hobetzen joateko!!!!
Eta besterik gabe, hurrengorarte!!!!
PD: Txapelketako argazki batzuk ikusteko, egin klik hemen:
https://picasaweb.google.com/105929041961578268585/GipuzkoakoTxapelketak2012
Utzi erantzuna