Koko-eskea eta koko-dantzak otsailaren 19an

Kokomarruak Azpirin, 2021-02-06. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan (cc) by-sa

Badatoz berriz karnabalak, aratusteak, inauteriak… Aurten bai, 2022an iaz utzitako lanak betetzen hasteko asmoa dugu, nahiz eta ezingo ditugun nahiko genituzkeen guztiak egin. Gorosta eta Mandiolako hainbat baserritara eramango ditugu koko-dantzak eta koko-marruak otsailaren 19an. 

Koko-dantzak 2022

Data: Otsailak 19, larunbata
08:30 Merkatu plazan
09:00 – 15:00 Koko-eskea Gorosta eta Mandiolako baserrietan.
Ibilbidea: Orbea, Eskaregi, Agirregainekoa, Agirreazpikoa, Azaldegigainekoa, Nagiorbe, Nagiorbebekoa, Boneta, Sagarbieta, Azpiri, Mandiolagainekoa, Mandiolazpikoa eta Arlaban.
18:00 – 18:45 Kokomarruen elkartzea Errebal plazan koko-jantziak jartzeko.
19:00 – 21:00 Koko-dantzak Eibarko erdigunean:
Ibilbidea: Anbulategiko parkea, Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga, Kalbeton eta Plaza Barria. 

Koko-dantzak 2021 Eibar
Koko-dantzen grabaketa Eibarren, Mandiola auzoko Azpiri eta Mandiola Azpiikoa baserrien artean. Argazkiak: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC by-sa. Eibar, 2021-02-06.

Koko-dantzak Aratusteen kartelean

Aurten ere Koko-dantzak protagonista dira Eibarko aratusteen kartelean. Eibarko Udalak antolatzen duen kartel-lehiaketaren irabazlea Jaume Gubianas Eskude ilustratzaile katalana izan da Koko-jantzi 5.0 izeneko lanarekin. Bertan, koko-dantzetako koko-dantzariak eta kokomarruak ezagutu daitezke, Hartza, sasikartia, burburixuak, Arraguetako Amabirjina, Batista kojua, Kattalin, Maria, Petra eta abar. 

Aratosteak Eibarren 2022 kartela. Egilea: Jaume Gubianas Escude.

Ez da lehen aldiz koko-dantzak ageri direla Aratosteen kartelean, 2020an ere ageri baitziren.

Iaz bideoarekin konformatu behar

Iaz ezin ospatu geratu ginen, baina Azpiri eta Mandiolazpikoa bideoa grabatzeko eszenatoki bihurtu genituen. Oso ondo funtzionatu zuen bideoak, gainera! Hemen iaz Idoia Lahidalgaren irudiekin osatutakoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.