Arrateko dantzak Kezka dantza taldearen eskutik Deban, Trokeo-dantzak jaialdian, 2021-10-23an. Argazkiak: Alex Berasategi – Kezka dantza taldea (CC) by-sa
Pasa den urriaren 23an Trokeo-dantzak izeneko jaialdian izan gara Deban. Gure-Kai dantza taldeak antolatuta, Portugaleteko Elai Alai, Elgoibarko Haritz, Debako Gure-Kai eta Musika Eskolako dantzariak, eta Eibarko Kezka dantza taldeak izan gara oholtza gainean. Debako zumardian dagoen karpan oholtza ederra prestatu zuten Gure-Kaiko lagunek eta argi eta soinuz dotore jantzita, nork bere errepertorioko dantzak eskaintzeko aukera izan dugu.
Arrateko dantzak Kezka dantza taldearen eskutik Deban, Trokeo-dantzak jaialdian, 2021-10-23an. Argazkiak: Alex Berasategi – Kezka dantza taldea (CC) by-sa
Musika eta Dantza eskola bihurtutako Agirre jauregi dotorean aldatu ditugu erropak Kezkako dantzariok eta ez nola-nahiko gelan, Ispiluen Gela ikusgarrian baizik. Hor bertan egin digu argazkia Alex Berasategik.
Arrateko dantzak Kezka dantza taldearen eskutik Deban, Trokeo-dantzak jaialdian, 2021-10-23an. Argazkiak: Alex Berasategi – Kezka dantza taldea (CC) by-sa
Zumardian karpa ikuslez beteta zegoen ordurako. Ongi berotu eta jaialdia irekitzea egokitu zaigu eibartarroi eta Arrateko dantzak eskaini ditugu: Arrateko ezpata-dantza eta hiru trokeo-dantzak: makila txikiena, makila handiena eta brokel makilena.
Arrateko dantzak Kezka dantza taldearen eskutik Deban, Trokeo-dantzak jaialdian, 2021-10-23an. Argazkiak: Alex Berasategi – Kezka dantza taldea (CC) by-saArrateko dantzak Kezka dantza taldearen eskutik Deban, Trokeo-dantzak jaialdian, 2021-10-23an. Argazkiak: Alex Berasategi – Kezka dantza taldea (CC) by-sa
Badatoz belaunaldi berriak dantza taldeetan gora eta udan Etxebarrian bezala, orain ere talde eraberrituarekin aurkeztu gara Deban. Ezpata luzeekin aritu dira Julene Andres, Irati Azpillikueta, Olatz Araolaza, Enara Magunazelaia, Ane Ajuriagerra, Eider Lasa, Ane Irusta, Amaia Basterrika, Maialen Saez, June Mallagaray, Enrike Izagirre, Julene Usobiaga, Ainhoa Larrañaga, Jone Amuategi, Irune Saez eta Maider Altzibar. Maisu-zahar edo ezpata-dantzaren gidari Unai Txurruka aritu da.Ezpata txikiekin aritu diren azkendariak: Ander Garitagoitia, Izar Araolaza, Uxue Gisasola eta Jone Lahidalga. Buruzagi: Oier Araolaza. Txistulariak: Amaia Baglietto, Ekhi Zugasti, Andoni Altzibar, Josu Agirre eta Roberto Altzerreka, eta atabalarekin Iñaki Barua.
Arrateko dantzak Kezka dantza taldearen eskutik Deban, Trokeo-dantzak jaialdian, 2021-10-23an. Argazkiak: Alex Berasategi – Kezka dantza taldea (CC) by-saArrateko dantzak Kezka dantza taldearen eskutik Deban, Trokeo-dantzak jaialdian, 2021-10-23an. Argazkiak: Alex Berasategi – Kezka dantza taldea (CC) by-sa
Trokeo-dantzetan Jone Lahidalgak, Ander Garitagoitia eta Oier Araolazak egin dituzte buruzagi zortzikoak.
Arrateko dantzak Kezka dantza taldearen eskutik Deban, Trokeo-dantzak jaialdian, 2021-10-23an. Argazkiak: Alex Berasategi – Kezka dantza taldea (CC) by-saArrateko dantzak Kezka dantza taldearen eskutik Deban, Trokeo-dantzak jaialdian, 2021-10-23an. Argazkiak: Alex Berasategi – Kezka dantza taldea (CC) by-sa
Ondoren Portugaleteko Elai Alai dantza taldeak hartu du oholtza. Dantzari-dantza, zinta-dantza eta jotak eskaini dituzte besteak beste.
Trokeo-dantzak jaialdia Deban, Portugaleteko Elai Alai, 2021-10-23an. Argazkiak: Alex Berasategi – Kezka dantza taldea (CC) by-saTrokeo-dantzak jaialdia Deban, Portugaleteko Elai Alai, 2021-10-23an. Argazkiak: Alex Berasategi – Kezka dantza taldea (CC) by-saTrokeo-dantzak jaialdia Deban, Portugaleteko Elai Alai, 2021-10-23an. Argazkiak: Alex Berasategi – Kezka dantza taldea (CC) by-sa
Debako Musika eta Dantza Eskolako dantzariek Debako San Roke dantza eskaini dute.
Debako Gure-Kai dantzari taldea eta Debako Musika eskolako dantzariak Deba, Trokeo-dantzak jaialdian, 2021-10-23an. Argazkiak: Alex Berasategi – Kezka dantza taldea (CC) by-sa
Haritz eta Gure-Kai dantza taldea elkarrekin aritu dira, Kalez kale txistulari taldearen doinura, eta Gipuzkoako ezpata-dantza, brokel-dantza eta soka-dantzako zenbait pieza eskaini dituzte.
Debako Gure-Kai eta Elgoibarko Haritz dantzari taldeak Deban, Trokeo-dantzak jaialdian, 2021-10-23an. Argazkiak: Alex Berasategi – Kezka dantza taldea (CC) by-saDebako Gure-Kai eta Elgoibarko Haritz dantzari taldeak Deban, Trokeo-dantzak jaialdian, 2021-10-23an. Argazkiak: Alex Berasategi – Kezka dantza taldea (CC) by-sa