Soka-dantza argi-ilunpetan eta dantzariak airean

Gauez dantzatzen dugu soka-dantza San Joan egunean. Gaueko 23:30ean dantzatu dugu 1994tik. Aurten ez. Aurten Udalak ordu erdi aurreratzea eskatu digu eta halaxe egin dugu. Aurten 23:00etan egin dugu. Antzeman dugu jendea afalostean mahaitik altxatzeko goizo zela ordua, eta hasi garenean plaza erdi-hutsik zegon oraindik, nahiz eta bukaerarako bete den.

2013-06-24_Eibar-San-Joan-soka-dantza_IZ_9775

Badira urte batzuk udalbatzak ez duela soka-dantzan parte hartzen. Beraiek jakingo dute zergatik. Eurek galtzen dute. Horren ordez urtero San Joanetan izaten diren omenduak ateratzen ditugu sokan. Aurten …etakitto aldizkaria, Badihardugu elkartea eta Asier Cuevas izan dira omenduak.

2013-06-24_Eibar-San-Joan-soka-dantza_IZ_9803

Argiari dagokionez berriz, beti bezala, argi-ilunpetan aritu gara. Plaza handia, gaua ilun, eta geldi egoteko asmorik ez duten dantzariei erretratoa egitea ez da lan samurra izango. Aurten behintzat, dantzarientzat argi ederrak marraztu ditu Iñaki Zugastiren kamerak. Dantzariak argitsu, koloretsu eta airean harrapatu ditu.

2013-06-24_Eibar-San-Joan-soka-dantza_IZ_9869

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude