Nori egiten diogu dantza?

Euskal Herriko Itzuliaren etapa irteera Eibarren. Lehen Euskal Bizikletarekin bezala, orain ere, etapa irteeran agurra dantza egiteko eskaera egiten digute. Badira zortzi-hamar urte protokolo hori egiten dugula. Handik eta hemendik etorritako txirrindulariak pedalei ematen hasteko prest zeudela, haien aurrean jarri, eta agurra dantzatzen genien lehen urteetan.

2006-05-30_Euskal_Bizikleta-irteera77
Euskal Bizikletaren etapa irteera Eibarren (2006).

Orain urte batzuk omenaldi bat egin nahi izan zioten zendu berri zen antolatzaile taldeko kide baten familiari, eta familia, antolatzaileak eta agintariak jarri ziren txirrindularien aurrean. Harrezkero horrela segitzen dute. Omenaldirik ez, baina agintari eta karrera antolatzaileak jartzen dira txirrindularien aurrean aurreskuaren ohorea jasotzeko.

Aurten ere halaxe gertatu da. Josu Garate joan da protokoloarekin kunplitzera, eta Usartzako txistulariak prest albo batean.

Dantzan hastera zihoanean, karrerako zuzendaria eta kirol zinegotzia, azafata pareak lagunduta, jarri dira zintaren aurrean aurreskua jasotzeko. Txirrindulariei bizkarra emanez, eta dantzaren eskaintza beraientzat bailitzan jokatuz.

Karrera antolatzen hainbat lan eta diru jartzen dituztenen ordezkari dira biak, konforme. Baina ez zaigu iruditzen horiek direnik ekitaldiaren protagonistak. Protagonistak txirrindulariak dira. Eta inori dantza egitekotan, iruditzen zaigu txirrindulariei egin behar diegula.

Argazkiak Mikel Larreategin twitter-etik hartutakoak dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude