Nats Nus-en Momentari Coliseo Antzokian

Bartzelonako Nats Nus konpainiak Momentari, ume eta helduentzat sortutako dantza ikuskizuna eskainiko du datorren urriaren 16an Eibarko Coliseo antzokian.

Tari pertsonaia arraro baten izena da; bere bilduma berezia erakutsiko digun bildumazalea da, urteak pasa ahala behatzeari, sentitzeari eta benetako zoriontasuna non ezkutatzen den deskubritzeari denbora asko emanaz osatzen joan den bilduma… Sentsazio, kolore, soinu, irudi eta abarren bidaia. Momentari, momentuen, uneen benetako inbentarioa.

Nats Nus: Momentari
Urriak 16, larunbata, 17:00etan
Coliseo Antzokian
Sarrera: 4€

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude