Aurreratu bezala, Szeged hiriko County-Wandering jaialdian parte hartu du Kezka dantza taldeak abuztuaren 11tik16era. Egoitza Szeged-en ezarrita Hungariako hiru herritan eskaini ditugu emanaldiak: Cserkeszőlőn, Szank-en eta Morahalom-en.
Abuztuaren 12an Cserkeszőlőn Arrateko ezpata-dantza eta zuberoako dantzak eskaini genituen.
Abuztuaren 14an Szank-en eta abuztuaren 15ean Morahalom-en berriz, zuberoako dantzak, durangaldeko dantzari-dantza, kaskarots, eta jota eta porrua egin genituen.
Dantzari, musikari eta laguntzaile artean 40 lagunek osatu dugu Hungarian izan den Kezka dantza taldearen espedizioa. Elgoibarko Haritz eta Ermuko Txindurri taldeetako zenbait kide izan ditugu gurekin.
Harrera polita izan dugu hungariako ikusleen aldetik, eta bai joan-etorrian, zein hungariako egonaldian bazter ederrak ikusi ondoren egin dugu itzulera.
Orain Arrateko dantzak Arraten bertan eskaintzeko ordua iritsi da.