Tarragona aldera, Torredembarrara hain zuzen ere, goaz asteburuan dantza egitera. Bertako Ball de Pastorets taldeak 10 urte betetzen ditu eta hori ospatzeko ekitaldi sorta prestatu du astebururako.
Kataluniako Ball de Pastorets desberdinen bilkura ospatuko da uztailaren 10ean, larunbatean, arratsaldeko 18:00etan Torredembarran, eta Arrateko ezpata-dantza gonbidatu berezia izango bertan. Honako talde hauek izango gara ekitaldian:
- Ball de Pastorets del Vendrell
- Ball de Pastorets de Tarragona
- Ball de Pastorets de Vilafranca del Penedès
- Ball de Pastorets de Vilanova i la Geltrú
- Kezka dantza taldea, Eibar
- Ball de Pastorets de Torredembarra
Ball de Pastorets-ek “artzainen dantza” esan nahi du, eta makil handi batzuekin egiten den dantza da. Makilak elkarri eman eta ezpata-dantzetako figurak osatzen dituzte: ganbarak, arrosak, e.a. Ondorioz, Arrateko ezpata-dantzaren antzeko egiturak egingo dituzte pastorets-ek Torredembarran. Aipatzekoa da Vendrell-eko ball de patorets-a Beasainen izan zela iaz, Igartzako ezpata-dantzarekin batera dantza egiten, eta laster itzuliko diete bisita goierritarrek.