Otsagitik Iribasera Eibartik irten gabe

Dantza eskolaren ikasturte bukaerako jaiak bat egiten du dantza taldeak mimoz prestatutako emanaldiarekin, eta San Juan jaien bezpera usaina tartean dela,  guzti horrek bat egiten du Eibarko Dantzari Egunarekin. Ekainaren 18an egin dugu aurtengo ekitaldia.

Otsagabiako dantzekin hasi genuen jaialdia. Usartza txistulari taldeko lagunak aspaldiko partez dultzainari hautsa kendu eta lanean jarri ditugu. Lizarrako gaitarien laguntzarekin egunatu dute jotzeko modua eta gaita hotsarekin hasi zen dantza saioa. Dantzariok ere izan dugu lan apur bat. Batzuk ikasten eta besteak sortzen zihoazen zalantzak argitzen. Otsagabiako dantzak prestatzeko Jokin Otamendiren laguntza izan dugu, eta zalantza batzuk argitzeko Fernando Aristizabal eta Jexux Larrearen aholkuak izan ditugu. Arantza eta Maikak izan dute lan apur bat jantziak atontzen. Mila esker deneri! Sorta osoa ikasten aritu bagara ere, azkenean emanaldia gehiegi ez luzatzeko paseoa, emperadorea, katxutxa, jota eta pañuelo dantza egin genituen.

2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-8622 2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-8636 2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-8666

Umeen txanda izan zen segidan. Horiekin lanean aritzen diren irakasleei zorionak!

2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-8909 2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-8834 2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-8876 2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-8927 2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-8943 2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-8984 2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-9102 2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-9141

Gaztetxoenek egindako dantzen artean atentzioa deitu zuen neska talde batek egindako dantza. Sarian Zunzun izan zen, Beasaingo Aurtzaka dantza taldeko Mikel Sarriegi birsortutakoa, Aitor Furundarenak moldatu eta sortutako doinuekin, eta Mikel beraren laguntzarekin prestatu duguna. Mila esker Mikel!

2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-9044
Musika alorrean, fin-fin aritu ziren Kezkako txistulariak: Andoni Altzibar, Roberto Altzerreka, Amaia Baglieto eta atabalarekin Iñaki Barua. Soinu txikiarekin Adolfo Jainaga eta panderoarekin Unai Narbaiza.

2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-9117

Azkenik, Iribasko ingurutxoa eta Imotz-eko esku-dantza eskaini genituen saioa osatzeko. Urte asko generamatzan Iribasko ingurutxoa dantzatu gabe, eta bidean maiz zalantzak eta aldaketak gertatzen direnez jatorrizko maisuengan jo dugu. Nafarroako Larraul bailaran, 1936ko gerra ondoren, bertan behera utzi zen ingurutxoa dantzatzeko ohitura. 1969. urtean Argia dantzari taldeko Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi Iribas-era joan 30 urte lo zeraman ingurutxoa ikasi zuten Juan Bautista Lasarte-rekin. Emanaldietarako, Imotz herriko esku-dantza gehitu zion Urbeltzek. Kezka dantza taldeak 1973an dantzatu zuen lehen aldiz Iribasko ingurutxoa. Orain, emanaldi hau prestatzeko, berriz ere Argiako maisuengana jo dugu, eta Juan Antonio Urbeltz, Marian Arregi, Fernando Aristizabal, Jexux Larrea, Jokin Otamendi eta Itziar Otamendiren aholkuekin prestatu dugu. Eskerrikasko denoi!

2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-9156 2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-9162

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude