Debako Nazioarteko Folklore Jaialdian

Bi urtetik behin Nazioarteko Folklore Jaialdia antolatzen dute Deban Gure-Kai dantza taldeko lagunek. Andoni Iriondo eta Nere Arostegik gidatzen duten taldeak jaialdi ederra prestatzen du Debako zumardian jartzen duten karpan eta debarek erantzun beroa ematen diote ahaleginari.

2009-07-30_Deba-Nazioarteko-folklore-jaialdia_IZ-6475

Aurten Txinako taldea bat izan dute gonbidatu, Portugaleteko folklore jaialdirako etorri den Guizhou-ko hego-ekialdeko taldea. Kezka dantza taldeari jaialdian Arrateko ezpata-dantza aurkezteko gonbidapena egin zigun Gure-Kaik. Debako taldeak, Elgoibarko Haritz-ekoen laguntzarekin, bere garaian elgoibartarrek Galdakaoko Andra Marirekin ikasitako Auritzeko ingurutxoa egin zuten lehen partean. Bigarren partean jotaren inguruan aritu ziren, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Lapurdi eta Nafarroako jota desberdinak dantzatuz.

Jaialdian aipamen eta oparientzat tartea ere izan zen. Gure-Kaik Arrateko ezpata-dantzaren margo-lan eder bat oparitu zion Kezkari, Treku margolariak egindakoa. Gure-kaiko dantzariek jaialdiaren antolaketan eta taldearen ibilbidean horrenbeste lan egiten duten Andoni Iriondo, Nere Arostegi eta Nekane Goikoetxeari bere esker ona adierazi zieten.

Hona Iñaki Zugastik egindako argazki batzuk.
2009-07-30_Deba-Nazioarteko-folklore-jaialdia_IZ-6331

2009-07-30_Deba-Nazioarteko-folklore-jaialdia_IZ-6401

2009-07-30_Deba-Nazioarteko-folklore-jaialdia_IZ-6410

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude