Ibilaldia 2009 Galdakaon dantza jaialdia

Ibilaldia 2009 Galdakaon ospatuko denez kultur ekitaldi ugari antolatzen ari dira bertan. Horien artean pasa den asteburuan, urtarrilaren 17an,
dantza jaialdia antolatu zuten Ibilaldiak eta Andra Mari dantzari taldeak. Gasteizeko Indarra dantza

2009-01-17_Galdakao-Ibilaldia-dantza-jaialdia-IZ_7160

taldea, Galdakaoko Andra Mari dantza taldea eta Eibarko Kezka dantza taldeak parte hartu genuen jaialdian.

Galdakaoko frontoian izan zen jaialdia eta han aurkitu genituen Andra Mariko lagunak eszenatokia txukun-txukun prestatzen. Arratsaldeko 20.00etan hasi zen jaialdia. Kezkak Arrateko dantzak eskain zituen: ezpata-dantza eta bi trokeo-dantza: makila txikiena eta brokel-makilena. Ondoren, Gasteizko Indarra dantza taldeak Guardiako dantzak (Laguardia eta Biazteri bezala ere ezagutua)  txukun asko eskaini zituzten. Andra Marikoek dantzari-dantza gogo eta bihotz egin ondoren, Indarrak Gasteizko Zortzikoa eskaini zuen. Andra Mari dantzari taldearen erromeria, jota eta porru ikusgarriekin borobildu zen jaialdia. Elkarte mikologikoan egindako oturuntzaren ondoren buelta Eibarrera.

2009-01-17_Galdakao-Ibilaldia-dantza-jaialdia-IZ_6729_r

2009-01-17_Galdakao-Ibilaldia-dantza-jaialdia-IZ_6895

2009-01-17_Galdakao-Ibilaldia-dantza-jaialdia-IZ_6994

2009-01-17_Galdakao-Ibilaldia-dantza-jaialdia-IZ_7058

2009-01-17_Galdakao-Ibilaldia-dantza-jaialdia-IZ_7129

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude