Hasi da martxan 2009 ekitaldien egutegia

Sagardotegien denboraldia bezala, asteburuan abiatuko da 2009ko emanaldien gure egutegia. San Antonekin hasi eta aratuste igandera bitartean elkartu zaizkigu emanaldi batzuk inor ez dadin negu gorrian aspertu eta eskiatzen hankak apurtzeko arriskua urritzeko.

  • Urtarrilak 17, larunbata. Ibilaldia Galdakaon Dantza Jaialdia. Andra Mari, Indarra eta Kezka dantza taldeak. Hemen kartela.
  • Urtarrilak 18, igandea. San Anton jaiak Azitainen. Soka-dantza egingo dogu auzotarrekin bertan, ohitura dugun moduan.
  • Urtarrilak 24, larunbata. Arrate-Portland eskubaloi partidan Benito Mugika-ri omenadia.
  • Otsailak 8, igandea. Koko-dantzak Basaurin aurkeztuko ditugu, Inauteriak eta Hartza ardatz duen egitarau batean.
  • Otsailak 14, larunbata. Koko-eskea eta Koko-dantzak Eibarko baserrieta eta kalean.
  • Otsailak 20, ostirala. Kaldereroak Eibarren.
  • Otsailak 22, igandea. Axeri-Boda Bilbon, Arriaga antzokian. Argia, Duguna, Haritz eta Kezka. Sarrerak salgai daude.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude