Arku-dantzak Euskal Jaiaren asteburuan

Hemen da Eibarko Euskal Jaiaren asteburu indartsuena, eta igandean izango dugu Eibarren Ezpalak jaialdia (larunbatean Iruñean), aurten arku-dantzen inguruan antolatu duguna.

Ezpalak, arku-dantzen nazioarteko jaialdia ospatuko da bihar
(larunbata) eta etzi (igandea) Iruñean eta Eibarren. Frantzia
(Toulouse), Galizia (Betanzos), Errioxa (San Asensio), Nafarroa
(Iruñea, Monteagudo), Bizkaia (Lanestosa) eta Gipuzkoako (Añorga, Oñati, Eibar) dantza taldeek parte hartuko dute Ezpalak 2008 jaialdian. Azken orduan Chimiche (Kanariar irlak) herriko taldeak kale egin du hegazkin txartelekin gertatutako arazo baten ondorioz.

Ibarzabal, 100 urte ondoren

Gregorio Santa Cruz-en liburuan azaldutakoaren arabera arabera, “Ibarzabal arku-dantza azken aldiz 1908an egin zuten, Eibarren ospatu
ziren Euskal Jaietan. Ordukoan Jose Azpiazuk gidatuta eta, besteak beste, Eulogio Garate,
Fernando Garate eta Candido Arrizabalaga partaide zituen taldeak dantzatu zuen. 1948an
Santa Cruzek, Eulogio Garatek emandako argibideetan oinarrituta, moldatu zuen dantza
berriz. Baina, azalpenean argitu bezala, moldaketa emakumeentzat eta dantzari kopurua
17tik 13ra murriztuz egin zuen Santa Cruzek”.
 

Aurten 100 urte ospatzen dira Lore Jokoak Eibarren ospatu zirela eta besteak beste Antxon Narbaizak ospakizun horri buruz prestatu duen liburua  argitaratu du Ego Ibarrak. Hori guzti hori gogoan argi geneukan zein arku-dantza egingo genuen Ezpalak jaialdian Eibarko dantzariok. Eibarren badira urte batzuk ez dugula dantzatu eta oraingoan 1908ko emanaldia gogoan, mutil eta neska, denok dantzatuko dugu Ibarzabal arku-dantza.


Ezpalak, arku-dantzen nazioarteko jaialdia

Iruñean, maiatzaren 31an, larunbatean, 18:00etan Burgoen Plazan.
Eibarren, ekainaren 1, igandean 12:30etan Untzaga Plazan

Ezpalak, arku-dantzen nazioarteko jaialdia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude