San Antonetako soka-dantza

Aurten San Anton eguna urtarrilaren 17an tokatu da eta hurrengo igandean, hilaren 20an, ospatu ziren Eibarko Azitain auzoan San Anton jaietako ekitaldi gehienak, soka-dantza barne. Urtero bezala Kezka dantza taldeko dantzariok auzotarrekin batera atera eta dantzatu dugu San Antonetako soka-dantza.

Eguneko lehen ekitaldia 11:00etako meza nagusiarekin batera hasi zen. Bertan, nekazal produktuen eta animalien bedeinkatzearekin batera Jaunaren aurreko ezpata-dantza dantzatu zuen Oier Ibarbiak. Meza bukatu ostean hasi zen soka-dantza. Soka auzotarrek osatu zuten eta aurreskulari eta atzeskulari lanetan Oier Ibarbia eta Oier Araolaza aritu ziren. Zerbitzariak berriz Luken Aranburu eta Joseba Aranzabal izan ziren.2008-01-20_SanAntonAzitain_AU 116

Eguraldia lagun izan genuen, hotz baina eguzkitsu, eta gainera auzotarrek eskainitako salda bero beroarekin prestatu genuen gorputza dantzarako. Eguna borobiltzeko, zer esanik ez aurten ere ez garela esku hutsik itzuli etxera, eta ez koko-eskean ibili ginelako, ez baigenuen horren beharrik izan berriz ere otarra etxera eramateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude