Arrateko Amaren dantzak 2.0

Ia
dena prest dago ostiralean Arraten egingo dugun emanaldirako. Aste
honetan azken prestaketetan ari gara, gaur, asteazken iluntzean
Arraten bertan egingo da ensaioa nagusia. Iaz abiatu zen tradizioa
sustraitzen
hasi eta dantzen errepertorioa osatzen jarraitzeko asmoa du aurten
Kezka dantza
taldeak.
2005-09-08_Arrate_FelipeLoyola

Flandrian
estreinatutako bi dantza berri

Iaz
bi dantza estreinatu ziren, ezpata-dantza eta makila txikiena. Aurten, bi
horiez gain, beste bi dantza estreinatuko dira Arrateko zelaian: makila handien
dantza
eta brokelen dantza. Bi dantza berri horien doinuak Jose Miguel
Laskurain txistulariak prestatu ditu, eta Usartza txistulari taldea arduratuko da jotzeaz.

Bitxia
bada ere bi dantza berri horiek Flandrian, Beljikan aurre-estreinatu ditu Kezka
dantza taldeak. Arraten aurkeztu aurretik aurre-estreinu bat egin nahi izaten
du Kezkak, Arrateko zitara dantzak behar bezala prestatuta eraman ahal izateko.
Dena prest zegoen Eibarko Dantzari egunean, ekainaren 16an, bi dantza berriak
lehen aldiz jende aurrean aurkezteko, baina emanaldia hasi behar zen ordu
berean eroritako eurite izugarriaren ondorioz bertan behera geratu zen
ekitaldia. Ondorioz, aurten Sint-Niklaas-en parte hartu duen jaialdian eskaini
zituen Kezkak lehen aldiz Arrateko bi dantza berri horiek.

Aurtengo gonbidatu bereziak

2005-09-08_Arrate-FerRetolaza 047-rekort

Iazko
estreinaldian Arrateko Amaren dantzarien kofradia sortu zuten dantza saioan
parte hartu zuten dantzariek. Kofradia horretako kideak dira Arraten irailaren
8an dantza egiten dutenak eta urtero Eibartik kanpoko zenbait dantzari
gonbidatuko ditu kofradiak emanaldian parte hartu eta Arrateko Amaren
dantzarien kofradiako ohorezko kide izatera. Iaz bi dantzari eta dantza-maisu
bikain izan ziren gonbidatuak: Mikel Sarriegi beasaindarra eta Iñaki Arregi
andoaindarra.

Aurten
Elgoibarko lau dantzari dira Arrateko Amaren kofradiaren gonbidapena jaso
dutenak. Eibarko dantzarien ibilbidean ezinbesteko laguntza eskaini dute
Elgoibarko Haritz dantzari taldeko lau dantzari horiek, haiekin ikasi dituzte
gaur egun egiten dituzten dantza gehienak eta dantzari bikainak direla erakutsi
dute hainbat urtetan han eta hemen egindako emanaldietan. Hauek dira aurten
Arrateko dantzetan izango ditugun lau gonbidatu bereziak: Jon Lizarralde, Abel
Iriondo, Lourdes Odriozola eta Mikel Legorburu.

Lau
gonbidatuak protagonista izango dira ezpata-dantzan, beraiek beteko baitituzte
bakarlari lanak eta zelaian egingo diren trokeo-dantzetan buruzagi edo kapitain
dantzak egingo dituzte. Horretarako prestatzen aritu dira azken hilabeteetan,
Arrateko ezpata-dantza ikasten aritu baitira Josu Garaten eskutik.

Tamalez, 
Mikel Legorburu min hartuta dago, eta beraz aurten ezingo du
bakarlari  lanetan aritu. Hala ere ezpata luzearekin arituko da
aurten, eta datorren urtean, osatuta dagoenean etorriko da berriz
Arratera  ezpata txikiekin  duen konpromezua kitatzeko. Josu
Garate arituko da  bere tokian, Aiert  Ibarbiak  egingo
ditugu  maisu-zahar lanak ezpata luzeak batuz.  Guztira, 34
dantzarik parte hartuko dute  Arrateko  ezpata-dantzan.

Arrateko Amaren dantzak – ordutegia

2005-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak 013-rekortauta

Irailaren 8an, ostiralean, Arraten

11.00etan elizan, Meza Nagusian, ezpata-dantza.
12.00etan prozesio bukaera elizaren atarian
ezpata-dantza.
12.30etan zelaian:

  • Arrateko Amaren
    ezpata-dantza
  • Arrateko Amaren
    trokeo-dantzak:
    • Makila txikien
      dantza
    • Makila handien
      dantza
    • Brokel-dantza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude