Larunbata goizean, urriak 24an Deportiboaren Atletismo Eskolako PLP probak izango ditugu Unben.
Proba hauek ondo pasatzeko, hobetzen joateko eta gero Gipuzkoako Txapelketetan parte hartzeko kontutan izango diren markak lortzeko balioko dute.
Alebinak Vortex jaurtiketa, Pilota jaurtiketa, hirukoitza eta 150 m hesiak probak egingo dituzte eta infantilak altuera, jabalina jaurtiketa, 220 m hesiak eta 500 metro egingo dituzte
Gipuzkoako txapelketak aste santu ostean ospatzen dira Gipuzkoako pista desberdinetan, Eibarko Unbe pista barne.
Gipuzkoako Atletismo Txapelketa hauetan parte hartzeko, atletek aurretik lehiatu egin behar dute ospatzen diren probetan. Horretarako urtean zehar proba desberdinak antolatzen ditugu Unben gure atletentzat.
Normalean, larunbata goizetan egiten ditugu proba hauek Unbe-ko Atletismo pistan, eta 2026-2027 denboraldirako aurreikusita dugun egutegia, honako hau da:
EGUTEGIA
URRIAK 24
AZAROAK 21
ABENDUAK 19
URTARRILAK 9
OTSAILAK 13
OTSAILAK 20
MARTXOAK 13
Gogoratu Atletismo Eskolako kategoriak honako hauek direla:
Infantil Kategoria (2013-2014)
Alebin Kategoria (2015-2016)
Benjamin Kategoria (2017-2018)



Deja una respuesta