Badaukagu hemen berriro. Datorren Azaroak 14an, arratsaldeko 18:00an ospatuko dugu Asier Cuevas Herri Lasterketaren edizio berri bat. Zirkuito berdina Eibarko kaleetatik, 7.5 Km guztira.
Eibarko kaleetan osatuko da. Irteera Toribio Etxebarria kalean (Eibarko Klub Deportiboaren aurrean).
Karreran parte hartzeko, atletak, 16 urte beteta izan behar ditu.
Izena ematea derrigorrezkoa da. Azaroaren 13an, gabeko 23:00ak aurretik. Egun berean, izena ematea, ez da onartuko. Izena emateko 15€ ordaindu behar dira. Parte hartzaileen kopurua 250 atletera mugatuta egongo da.
Izena emateko 2 aukera:
https://www.sailkapenak.com/es/evento/xiii-asier-cuevas-herri-lasterketa-eibar75-km-2025
www.sailkapenak.com webgunean edo Deporreko bulegotan (Toribio Etxeberria, 16, 1. pisuan, ostiralera 19tik 20:00arte). Prezioa: 15€
Eta aurretik, arratsaldeko 17tik aurrera: Eskola Kiroleko umiekin: Asier Cuevas txikia.
Animatu zaitezte parte hartzera.
Dortsalak jasotzeko, Azaroaren 14an ,larunbata, Eibarko Klub Deportiboan (Toribio Etxeberria kalean) Goizeko 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 15:00 etatik 16:45 etara.
Bolondresak laguntzeko
Herri lasterketan boluntario moduan laguntzeko prest dagoenak maila bidaltzea dauka atletismo@deporeibar.com helbidera
KATEGORIAK:
JUNIOR (2010, 2009, 2008, 2007)
ABSOLUTOA ( 40 urte bete arte)
BETERANOAK (40 urte beteta)
EMAKUMEZKOEN BIKOTEA (Batera heldu hebar dira helmugara)
BIKOTE MISTOA (Batera heldu hebar dira helmugara)
SARIAK
Absoluto mailako lehen hiru sailkatuak (neska eta mutila). Karrerako trofeoa
Lehen Juniorra (neska eta mutila). Karrerako trofeoa
Lehen Beteranoa (neska eta mutila). Karrerako trofeoa
Lehen Herritarra (neska eta mutila). Karrerako trofeoa
Lehen Emakumezkoa BIKOTEA. Karrerako trofeoa
Lehen BIKOTE mistoa. Karrerako trofeoa
Korrikalari guztiek karrerako oparia jasoko dute.
Karrera bukaeran zozketa egingo da.
Dutxak Eibarko polikiroldegian izango dira



Deja una respuesta