XV. “Simon Aldazabal” Sari nagusia

img_sep_14_2010_49_30

Igande honetan 47 korrikalarik parte hartu dute Simon Aldazabal sari nagusian. Club Deportibotik Arraterako igoera orbetik zehar.

Aurtengo irabazlea hirugarren aldiz jarraian Walter Becerra izan da. Sestaoko mutil gazte honek 26 minutu pasiak behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Bere helburua igoerako markaren inguruan ibiltzea izan arren, minutu bat gehiago behar izan zuen (25′ 04” errekorra).

Egun berean karrera gehiago zirela kontutan izan da partaidetza oso ona izan da; azpimarragarria baita ere 39 korrikalari,  eibartar gizasemeak izatea. Pena izan da emakume bakar bat ere ez izatea aurtengo edizioan

Karrera bukaeran merezitako omenaldia eskeini zitzaion Ernesto Riaño eibartarrari. Ernesto ez da atleta izan, baina bera eta bere kamioia, karrera guztietan izan ditugu, motxila, eta beharrezko tramankulu guztiak garraiatzeko. Eskerrik asko Ernesto zu moduko bolondresik gabe ezingo litzatekelako karrera edo antzeko ekintzarik antolatu.

emaitzak ikusteko

Argazkiak ikusteko

img_sep_14_2010_50_10


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.