Gipuzkoa eta Euskadiko eskolar mailako txapelketetan , Deporreko atleta gazteak 15 domina eskuratuta bukatu dute

img_jun_07_2010_32_44

 

Zazpi mutil eta hamabi neska izan dira maiatzean zehar jokatu diren txapelketa ezberdinetan parte hartu duten  deporreko atletak. Azpimarragarria, duen baloreagatik infantil neskak (Ainhoa Azpiazu, Maider Bartolome, Jone Beristain, Natalia Cortes, Izaro Fernandez, Ibone Gisasola, Ane Gorosabel eta Cristina Rodriguez), gipuzkoako taldekako txapelketan lortutako 3. postua. Ea denek eman zuten maila bikaina, bakoitzaren marka hobetuz.                   

Urre koloreko lau domina bereganatu dituzte Ainhoa Azpiazuk bi, jabalina jaurtiketan (Gipuzkoa eta Euskadiko txapelduna) eta beste bi Txomin Osorok martxan (Gipuzkoa eta Euskadiko txapeldun).

 Zilar koloreko bakarra, Tomas Vouillozek, Gipuzkoako Jabalina jaurtiketan 2. postua bereganatuta.

Brontzezko hamar, zortzi Gipuzkoako txapelketetan ( 4 Tomas Vouillozek – konbinadak, luzaera, triple eta disco- , 2 Julen Teranek – Altuera eta 2.000 metrotan- , 1 Ainhoa Azpiazuk pisu jaurtiketan eta 1 Andoni Egurrolak luzaera jauzian) eta beste bi Euskadiko txapelketan  (Tomas Vouilloz luzaera jauzian eta Hodei Jainaga jabalina jaurtiketan).

 Azpimarratzeko baita ere Eibarko Klub Deportiboko 4 atleta izan zirela Euskadiko txapelketan Gipuzkoako selekzioarekin eta bakoitzak domina bana eskuratu zuela (bi urre eta 2 brontze). Emaitza hauen ondorioz Txomin Osoro Euskadiko selekzioarekin joango da Lloretera Espainako komunitateen arteko txapelketan parte hartzera. Txominekin batera Ibrahim eta Noumane kadeteak ere bertan izango dira.

Txapelketetako argazkiak ikusteko

 


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.