Apirilaren 22an Groseko Udaberriko 18. txapelketa hasi zen Donostian eta bertan Diego Olmo klubeko jokalaria da gure ordezkaria. Lehenengo txandan garaipena lortu zuen Enrique Camposen aurka eta bigarren txandan Jon Castillo izango du aurrean.
Archivo por meses: abril 2023
Gipuzkoako Xake Aktiboko txapelketan hartu dugu parte
Apirilaren 23an Elgoibarko Zubi Ondo xake elkarteak antolatuta Gipuzkoako Xake aktiboko txapelketa antolatu zen bere egoitzan.
Txapelketan klubeko Jon Arana, Diego Olmo, Xabier Beorlegui eta Unai Etxaburuk hartu zuten parte, emaitza hauekin:
- 7. postua Jon Arana Garate, 5 pt
- 8. postua Diego Olmo Vega, 5 pt
- 16. postua Xabier Beorlegui Ereña, 3,5 pt
- 44. postua Unai Etxaburu Txintxurreta, 2 pt