Archivo por días: 11/06/2007

Mogel Isasiko xakelariak 3. postua lortu dute Euskadiko Txapelketan

Mogel Isasiko xakelariek ezin izan zuten aurreko urteetako emaitza errepikatu eta Algorta-Getxon jokatu zen Euskadiko Taldekako Infantil mailako txapelketan 3. postua lortu zuten.

Julen Garro, Aitor Arroitajauregi, Mikel Baena eta Asier Belategik osatutako taldeak, 17.5 puntu lortu zituen eta sailkapenean 3. postua lortu zuen, txapeldun eta azpitxapeldun gelditu ziren Orvina eta Amaiur Ikastolako nafarren atzetik. Julen Garro eta Aitor Arroitajauregi txapelketako jokalari onenetakoak izan ziren partidarik ez baitzuten galdu, Julenek 6.5 puntu lortu zituen 7 partidatik, 6 irabazi eta bat berdinduta, eta Aitorrek 6 puntu 7tik, 5 irabazi eta 2 berdindu ostean.