Udaberriko Euskal Jaia 2021: Kultura eta Mendia

Akondia
Argazkia: Jon Aristi

Mendia eta kultura uztartzen dituen plana eskaintzen du Eibarko Klub Deportiboaren eskutik antolatu den Udaberriko Euskal Jaiak. Egoerara egokitutako programa prestatu da, kulturaz eta kirolaz gozatzeko, aire zabalean eta neurriak hartuta modu seguruan. 

Jantzari dokumentala

  • Apirilak 14, asteazkena, 19:00etan
  • Jantzari, tradizioa eta parekidetasuna Dokumentalaren proiekzioa eta egileekin kolokioa
  • Tokia: Kezka Garajea (Bista Eder 12, Eibar). Aforo mugatua. Sarrerak (dohain) erreserbatzeko: kezka@dantzan.com

Mendi-buelta kulturala

  • Apirilak 18, igandea, 9:00etan Urkizutik irteera
  • Ibilaldia: Eibar – Akondia – Aizketa – Arrate
  • Neurriak: 4 laguneko taldeetan antolatuta eta taldeen arteko tarteak mantenduz.
  • Mendi-bueltarako izen-ematea: Eibarko Klub Deportiboan, astearte eta ostegunetan 19:30-20:30

Euskal Barrokensemble kontzertua Arraten

  • Apirilak 18, igandea, 13:30ean Arrateko elizan
  • Aforoa: 100 (%46), distantziak gordez eta musukoekin.
  • Sarrerak: (5€) Eibarko Klub Deportiboan (tabernan), astelehenetik larunbatera, 17:00-20:00.
Euskal Barrokensemble
Pablo Martin Caminero, Enrike Solinis, Miren Zeberio eta David Chupete. Euskal Barrokensemble, Hego-koloreak.

Igande goizean, lauko taldeetan antolatuta, Eibartik oinez abiatuz, eibartarrontzat eta inguruko natur eta mendi-zaleentzat oso ezaguna eta maitea den ingurunean burutuko da mendi-buelta kulturalaren ibilbidea, baina hain ezagunak ez diren bideak ezagutzeko aukera ere eskainiz. Urkizutik abiatuta Santa Kurutz, Usartza, Akondia eta Aizketatik pasata iritsiko da Arratera mendi-buelta. Sorpresarik ere izan daitezke puntu horietako batzuetan.

Nagiorbe
Argazkia: Jon Aristi

Arraten, eguerdian borobilduko da ibilbidea eta bertan, Arrateko elizan hain zuzen ere, antzinako musikan goi-mailako den Euskal Barrokensemble talde ospetsuaren emanaldia eskainiko da, Enrike Solinis-en zuzendaritzapean.

Arrate
Argazkia: Jon Aristi

Eibarko Klub Deportiboaren berezko ezaugarria ―kirola eta kultura batzekoa― biltzen dira proposamen honetan, eta hain zuzen Deportiboko hiru batzorde, Euskal Jaia antolatzen duen Kultura batzordea, Mendi taldea eta Kezka dantza taldea, hirurak elkar hartu dute programa prestatzeko. Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz aldaketak gerta litezke programan.

Jantzari dokumentala kartela
Kategoria: Sin categoría. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.