Maiatzeko eta ekaineko ekintzei buruz Zuzendaritzak hartutako erabakia

Eibarko Klub Deportiboko zuzendaritza taldeak erabaki du maiatzeko programazio osoa (Euskal Jaia, Argazkilaritza maiatzean, mendi irteerak,…) bertan behera uztea.

Ekainetik aurrera ere normaltasun osora itzultzea ezinezkoa izango dela aurreikusten dugu. Ekainerako programatuta ditugun: Klub eguna, Euskadiko squash txapelketa, dantzari eguna, pilota San Juan saria, mendi irteerak, urpeko ekintzak, Kruzetaren oroimenezkoa xake torneoa… osotasunean eta hasieran programatuta genituen baldintzetan ez dira egingo.

Arduraz eta osasun teknikariek agindutakoa beteko dugu. Normaltasunerako bidean aukera ezberdinak izango direla pentsatuz, seguruenik ez dira baldintza berdinak izango mendi irteera bat egiteko edo dantzari eguna ospatzeko. Beraz ardura guztiarekin eta osasuna lehenetsita normaltasunerako bidean irekitzen diren leihoak baliatuko ditugu.

Hau eta gero ere, sekula baino gehiago zuekin izango gaituzue, kirola eta kultura osasuna baitira.

Zaindu zuek eta zuen ingurukoak eta laster arte.

Deporreko zuzendaritza batzordea


Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude