Eibarko atletak, indartsu Donostiako Nazioarteko Krosean

Eibarko Klub Deportiboko atletismo taldeak parte-hartze zabala izan zuen joan den igandean, azaroaren 1ean, Donostiako Nazioarteko Krosaren 70. edizioan. Guztira, klubeko ordezkari ugari izan genituen proba ezberdinetan alebinetatik hasi eta maila absoluturaino. Horiez gain, benjamin mailako korrikalari gazteek ere izan zuten krosaren festa handi honetan parte hartzeko aukera.

Donostiako hipodromoak nazioarteko atletismoaren hitzordu garrantzitsuenetako bat hartu zuen berriro ere. Mundu mailako korrikalariak eta harrobiko atleta gazteak elkartu ziren bertan, eguraldi onarekin eta lokatz gutxiko zirkuitu batean. Proba nagusietan, Kenyako atletak izan ziren garaile: Denis Kipkemoi gizonezkoetan eta Maurine Chebor emakumezkoetan. Azken horrek lehia estua izan zuen María Forero atletarekin.

Nazioarteko maila handiko giro horretan, Eibarko Klub Deportiboko ordezkariek lan txukuna egin zuten, eta bereziki aipagarriak izan ziren 20 urtez azpiko kategorian lortutako emaitzak.

Ugaitz Gartzia eta Nora Martinez, lehen bost postuetan

Klubeko emaitzarik onenetakoak 20 urtez azpikoen lasterketetan iritsi ziren. Ugaitz Gartzia Ruiz laugarren sailkatu zen gizonezkoen proban, 11 minutu eta 20 segundoko denborarekin. Podiumetik oso gertu amaitu zuen, maila handiko lasterketa osatuta.

Emakumezkoen kategoria berean, Nora Martinez Barojak bosgarren postua eskuratu zuen, 14 minutu eta 59 segundoko denborarekin.

Julen Teran eta Mikel Arriola, eliteko korrikalarien artean

Gizonezkoen maila absolutuan, Eibarko Klub Deportiboak bi ordezkari izan zituen, nazioarteko atleta handien aurrean lehiatzeko aukera izan zutenak.

Julen Teran Belastegui 24. postuan helmugaratu zen, 23 minutu eta 30 segundoko denborarekin. Mikel Arriola Muniozgurenek, berriz, 51. postua lortu zuen, 25 minutu eta 11 segundotan.

Biek maila handiko parte-hartzaileen artean defendatu zuten klubaren elastikoa, Donostiako krosaren proba nagusian.

Beteranoen kategorian ere izan zen klubeko ordezkaririk. Roberto Gartzia Herrero 17. sailkatu zen, 9 minutu eta 50 segundoko denborarekin.

Harrobiko atleten parte-hartze zabala

Eskola-adineko kategorietan ere presentzia nabarmena izan zuen Eibarko Klub Deportiboak, bereziki alebin mailan.

Alebin nesken artean, Marina Morales Mendikutek 12. postu bikaina lortu zuen, 4 minutu eta 42 segundoko denborarekin. Berarekin batera aritu ziren Malen de Andres Errasti (61.), Laia Castro Puyol (94.), Jone Hernandez Iraola (98.), Saioa Guerrero Garaizabal (99.) eta Ana Lourdes Lorenzo Lopez (116.).

Alebin mutilen artean, Gari Perez Moreira 17. sailkatu zen, 4 minutu eta 17 segundoko denborarekin. Hodei Trifol Larizek ere lasterketa ona egin zuen, 42. postuan amaituta. Hegoi Urain Sanz (107.) eta Markel Arrieta Cordon (145.) izan ziren kategoriako beste bi ordezkariak.

Infantil nesken proban, Isabel Pita Lozanok 34. postua eskuratu zuen, 6 minutu eta 47 segundoko denborarekin, eta Maddi Perez de Obanos Larreategi 61. sailkatu zen, 7 minutu eta 17 segundotan.

Infantil mutilen artean, Iker Caño Leibarrek hartu zuen parte, 46. postuan helmugaratuta, 6 minutu eta 29 segundoko denborarekin.

Benjaminak ere, krosaren festan

Klubeko txikienek ere ez zuten hitzordu berezi hau galdu nahi izan. Benjamin mailako korrikalariek Donostiako hipodromoko zirkuituan parte hartu zuten, atletismoaz eta krosaren giroaz gozatzeko aukera paregabea izanik. Bertan izena eman zute, Jare Perez de Obanos, Haritz San Miguel, Oier Ciarsolo, Eva Ferreiro, Jon Arkotxa, Sare Azpiazu, Mikel Etxaide eta Eiden Esnaola.


Adin horretan ez da sailkapenik ezartzen, eta helburu nagusia parte hartzea, kirolaz gozatzea eta lasterketetan esperientzia hartzea da. Horregatik, txikienen presentzia ere oso garrantzitsua izan zen klubarentzat.

Klubaren harrobiaren erakusgarri

Donostiako Nazioarteko Krosaren 70. edizioak jardunaldi polita utzi zuen Eibarko Klub Deportiboarentzat. Kategoria desberdinetako atleten parte-hartzeak, 20 urtez azpikoen emaitza aipagarriek eta gaztetxoenen ilusioak agerian utzi zuten klubeko atletismoaren jarduera eta harrobiaren garrantzia.

Zorionak parte hartu zuten atleta guztiei, egindako ahaleginagatik eta Eibarko Klub Deportiboaren izena Donostiako kros historikoan ordezkatzeagatik!

Hurrengo kros hitzorduak Atletismo Eskolako gazteentzat

Atletismo eskolako Deporreko atletentzat denboraldi honetako hurrengo Kross hitzorduak honako hauek izango dira:

Azaroak 15 – Orio: Orioko Eskolarteko Krosa. Eskola mailako atletismoari zuzendutako denboraldiko bigarren proba.

Azaroak 29 – Oñati: Oñatiko Krosa, Atletismo Eskolaren azaroko hirugarrena.

Abenduak 13 – Eibar: Bolunburu Oroigarria / Gipuzkoako Txapelketa, kategoria guztiak. Arrateko zelaietan jokatuko den etxeko proba izango da eta, zalantzarik gabe, denboraldiko hitzordurik berezienetako bat Deporreko atletentzat.

Urtarrilak 17 – Elgoibar: Juan Muguerza Nazioarteko Krosa, Mintxetan. Euskal Herriko krosik ospetsuenetako batean aritzeko aukera izango dute berriro Atletismo Eskolako gazteek.

Urtarrilak 31 – Zumarraga: Zumarragako Eskolarteko Krosa. Proba honekin amaituko da, aurreikusitako egutegiaren arabera, Atletismo Eskolaren 2026-2027ko kros denboraldia.

Eibarko Klub Deportiboko kategoria ezberdinetako ordezkari gazteen talde bat Lasarteko Krossean probak amaitu ondoren 2026ean. Nora Martinez eta Farah Chajarne entrenatzaileekin. entrenatzaileekin
Eibarko Klub Deportiboko kategoria ezberdinetako ordezkari gazteen talde bat Lasarteko Krossean probak amaitu ondoren 2026ean. Nora Martinez eta Farah Chajarne entrenatzaileekin.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.