Urriak 4an ospatuko dugu XXV. Simon Aldazabal lasterketa. Goizeko 10:30 an hasiko da eta Klub Deportiboko paretik irtenda, korrikalariek Arratera heldu beharko dira Orbeko pistatik igota eta 20% aldapak gaindituta.
COVID dela eta, arautegi berri bat prestatu dugu:
ARAUTEGIA
Eguna: 2020/10/04
Ordua: Goizeko 10:30etan. Lehen hirukoteak 10:30etan irtengo du eta azkenak 10:40an
Irteera: Eibarko klub deportiboaren atarian. Toribio Etxeberria 16
Helmuga: Arrateko zelaian
Ibilbidea: Errepidez azitain bitartean eta Eibarko sahiesbidea eskaileretatik gurutzatuta, Orbeko bidetik gora Arrateraino igoko da. 5,6 km.
Covid. protokoloa eta neurriak.
Izen ematea: dohainik. Irailak 25, 26, 29, 30 eta Urriak 1, Klubeko tabernan. 5:30etatik 9:30etara bitartean.
Dortsalak jasotzeko: Urriaren 2 eta 3an klubeko tabernan 5:30etatik 9:30etara
Partaide kopurua: gehienez 100
Izena emandakoen kopurua 100tik pasatzen bada, jarraian adierazten diren erizpideak hartuko dira kontuan:
- Elkarteko bazkide izatea.
- Azken bi ekitaldiko batean parte hartu izana eta Eibartarra izatea
- Azken bi ekitaldiko batean parte hartu izana nahiz eta Eibartarra ez izan.
- Eibartarra izatea
- Izena emateko ordena
Egoera dela eta hartuko diren neurriak:
- Izena ematea eta dortsalak jasotzea aurrez egingo da, irteera uneko pilaketak ekiditzeko
- Beroketa irteera gunetik kanpo egitea gomendatzen da
- Partaide guztiek maskarila jarrita izan beharko dute korrikalari bakoitzari dagokion irteera eman arte.
- Aldatzeko erropak, antolakuntzak adieraziko duen gunean utzi beharko dira. Motxila edo poltsa baten barruan.
- Irteera hirunaka emango da eta multzoen artean 15 segundoko tartearekin.
- Korrikalariak taldean joatea ekidin behar dute; eta aurreratze uneetan izan ezik hiru metroko tartea utzi beharko da korrikalarien artean
- Irteera ematean maskarila kendu eta toki berean kokatuta izango den poltsa batean bota beharko da.
- Izena ematean telefonua edo eta emaila adierazi beharko du; edozein egoera dela eta pertsonarekin harremanetan jartzeko. Karrera eta 15 egunetara datu pertsonal guztiak ezabatuko dira.
- Irteera eta helmuga puntuan gel desinfektatzailea ipiniko da.
- Helmugara iristean Arrateko espazio zabalean kokatuta; atleta bakoitzak bere eskura izango du: Maskarila berri bat, ura, fruta (enbasatuak)..,.. eta bakoitzaren poltsa pertsonala, erropak aldatu ,…. egiteko.
- Ez da dutxa zerbitzurik izango.
- Sailkapenak, atleta bakoitzaren denbora errealakin, Arrateko lau puntu ezberdinetan kokatuko ditugu; distantzia mantendu eta pilaketak ekiditzeko. Bakoitzaren email pertsonalera ere bidaliko ditugu.
- XXV. Simon Aldazabal dela eta, aurtengoan partaide bakoitzak, karreraren origarri bat jasoko du.