M-80ko kategorian “disco” jaurtiketako txapeldun berria dugu, deporreko atleta, entrenatzaile….. eta askoz gehiago den “Petrus”. Seigarren jaurtiketan 30.32 metrotaraino bota du diskoa. 30.32ko markarekin Europako txapelketetako marka berria ezarri du; Aurreko Richard Rzehaka atletak zuen 29.12 metrorekin, hain zuzen 2011ko txapelketetan egina.
Txapelketa Donostian dela eta oraingoan erreza izan da bertaraino hurbiltzea; horrela ostegun goizean pisu jaurtiketan ere parte hartzea izan zuen “Petrus”ek eta 9.69 metrotaraino bota zuen pisua; 7. postua eskuratuz.
ZORIONAK!
Zorionak Petrus!
Mila esker. Bizi den bitartean bere biografia bat egitea pentsatu beharko genuke.