C.D.Eibarreko hiru atleta Bolunbururen oroimeneko podiunean

Deporreko atletak karrera aurretik

Deporreko atletak karrera aurretik

img_dic_21_2010_21_35

Goiz hotz baina eguzkitsu batean ospatu da Bolunburu oroigarri krossaren edizio berri bat. Parte hartzea ona izan da, 200 atleta baino gehiago, eta atleta eibartarren erantzuna ere ezin hobea. Maila nagusiko irabazleak Jose Antonio Blanco (Txindoki) eta Rosi Talavera (Bidasoa) izan dira, Arrateko krossaren ezagun zaharrak, behin baino gehiagotan lortu bait dute garaipena bertan. Blancoren atzetik Sergio Garcia (Aloña Mendi) eta Mohammed El Guarrah (Bikila) sailkatu dira. Talavera podiumean lagundu dutenak, berriz, Itxaso Escondrillas (Bidasoa) eta Nerea Lafuente (Zornotza) izan dira. Lasterketa honetan Aitziber Urkiola eibartarra laugarren sailkatu da.

Junior mailako garaileak Ander Jauregi eta Sara Insausti izan dira; jubenil mailan Iñigo Jauregi eta Olatz Flores; kadete mailan Aitor Madrazo eta Olatz Unanue; infantiletan Jon Perez eta Eider Gorrotxategi; alebinetan Julen Teran eibartarra eta Ane Irribarria eta beteranoetan Jose Javier Cuadrado eta Nerea Amilibia.

 

            Eibartarrei dagokienez, Julen Teranen garaipenaz gain beste postu on batzuk ere aipatu behar dira. Kadete mailan Txomin Osoro 3. izan da eta 6. Ander Gisasola. Jubeniletan 7. Ibrahim El Moussaoui eta 13. Ander Romero. Juniorretan 4. Asier Selas eta beteranoetan 37. Juan Jose Malvar. Neskei dagokienez  Aitziber Urkiola 4. eta Oihane Sarasketa 6. izan ditugu senior mailako lasterketan. Izaro Fernandez 7. izan da kedete mailan.

            Eskolarrei errepasoa eginez, eibartarren parte hartzea zabala izan da. Alebinetan esan bezala Julen Teran izan da irabazlea, eta postu batzuk atzerago sailkatu dira 9. Andoni Egurrola,  24. Beñat Lasa eta 26. Ander De Diego. Infantiletan Odei Jainaga 5. izan da eta neska alebinen lasterketan eibartar ugari izan dira; 14. Malen Amuategi, 16. Maider Diez, 21. Ainhoa Martinez, 23. Malen Ilarramendi, 24. Maialen Martinez, 25. Maialen Zabala, 28. Marina Lahidalga, 30. Nerea Etxaniz, 33. Leire Alejandra eta 36. Elena Susaeta.

Argazkiak ikusteko


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.