Deporreko atleten parte hartze zabala

img_dic_14_2010_36_53

img_dic_14_2010_45_01

Abenduko bigarren asteburu hondetan, deporreko atletak, parte hartze zabala izan dute Gipuzkoan zehar antolatutako froga ezberdinetan.

Alebin eta Infantilak Anoetako belodromoan izan ziren larunbat goizean; marka eta karrera politak izan ziren bertan.

Arratsaldez federatuen txanda izan genuen, jauziak, karrera laburrak, luzeak danetik izan genuen; atleta askorentzat federatu mailako lehen froga izan zen; orain arte eskola mailakoak izan direlako edo aurten lehenengoz atletismo federatuan parte hartzea erabaki dutelako.

Larunbat egun osoan zehar beste lau atleta, Euskadiko federazioak deituta, Ermuan eta Durangon antolatutako jaurtitzaileen konzentrazio batetan parte hartzen izan dira.

Igandean krossaren txanda izan dugu, Lazkaon antolatutako IX Antzar krossa. Bertara bi kadete eta jubenil bat hurbildu ziren. Kadeteen artean Txomin Osorok 7. eta Ander Gisasolak 11. postuan bukatu zuten karrera. Jubeniletan Ibrahim El Moussaoui izan zen ordezkari bakarra eta 11. bukatu zuen bere karrera.

Lazkaoko krosseko argazkiak ikusteko

 


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.