Kluba eta Zuzendaritza

Eibarko Klub Deportiboa, 1924ko urtarrilaren 30ean sortu zen. Gaur egun 2500tik gora bazkide ditu eta bere lana kirol eta kultura arloko 13 batzordetan banatzen da.

Zuzendaritza Batzordeak, Klubaren administrazio organo gisa, hilean behin egiten du bilera, hileko lehenengo astelehenean 20:00an Klubaren egoitzan.

Hauexek dira Zuzendaritza Batzordearen kideak 2016eko otsaileko Batzar Nagusiak aukeratu ostean:

  • Presidentea: Iñaki Osoro
  • Presidenteordea: –
  • Diruzaina: Virginia Arakistain
  • Idazkaria: Jose Ramon Badiola
  • Batzordekideak:
    • Argaazkilaritza: Bakarne Elejalde
    • Artxiboa: Jose Valderrey
    • Atletismoa: Igor Amorrosta
    • Kezka Dantza Taldea: Oier Araolaza
    • Eskia: Arrate Zamakola
    • Kultura: Mariano Luke
    • Espeleologia: Iñigo Arizaga
    • Mendia: Egoitz Elduayen
    • Pelota: Luis Narvaiza
    • Urpeko Ekintzak: Asier Eraso
    • Txirrindularitza: Juanjo Sebastian
    • Xakea: Jon Arana
    • Squasha: Alberto Ferreiro

Kirola edo beste era bateko ekintzaren bat egiten baduzu eta klub baten egitura behar edo izan nahi baduzu, etorri gugana eta nahi duzunari buruz hitz egingo dugu!

Erantzunak itxita daude.