Hirugarren mailako 8. eta azkenengo txanda

Gaur amaitu da zortzigarren txanda jokatu ostean Gipuzkoako Ligako Hirugarren mailako txapelketa Eibarko taldearentzat, datorren larunbata atseden eguna baita Deporreko taldearentzat.

Matcha laster jarri da gure alde Edu Olabek partida irabazi duenena bere aurkariari gaztelu bat irabazi ostean eta bere damaren peoia zortzigarren errenkadarantz korrika hasi denean.

Handik gutxira Julen Garrok pieza bat galdu du eta beranduago bigarren bat, honekin partida galduz.

Gehiago iraun dute ordea Diego Olmo eta Haritz Garrok. Azken honek berdinketa eskaini dio aurkariari eta honek ukatu egin du. Une horretan bertan, Diegok mate aurkariari mate emateko sare bat zegoela antzeman du, eta baita saiatu ere, baina sarea zulatuta zegoen, eta azkenean kalitate bat (gaztelua alfilaren truke) eta bi peoi galdu ditu, Azkenean bere aurkari Juan Mari Lamataren peoiak seigarren errenkadara iritsi dira eta partida galdu egin du.

Beranduxeago, Haritzen aurkariak berdinketa eskatu du eta pare bat minutu pentsatu ostean onartu egin du emaitza Haritzek, partida itxi eta aspergarri baten ostean.

Laster Liga honetako estatistikak aterako ditut eta hemen argitaratu. Emaitza onak lortu dituzte bai aurtengo jokalariek.

Jarraitu horrela Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan, Donostiako Irekian, Abadiñon eta jokatuko ditugun beste txapelketetan !!!


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.