Archivo de la categoría: Xake Eskola

Aimar Cambronero, Aimar Garcia eta Endika Garcia izan dira Eskolarteko Txapelketako jokalari onenak

Martxoaren 1ean eta 8an jokatu dira Eibarko Klub Deportiboak Gipuzkoako Xake Federakuntzarekin batera antolatu dituen Eibarko Zonaldeari dagozkion Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako partidak. Bi asteburutan zehar 16 jokalari izan dira hiru mailatan banatuta txapelketan parte hartu dutenak.

Gazteenen mailan, benjaminetan, Eibarko La Salle ikastetxeko Endika Garcia izan da bi egunetan onena 10 punturekin, bigarren Azkoitiko Aritz Soraluze izan da eta hirugarrena Mendaroko Danel Garcia.

Alebin eta infantil mailetako partidak elkarrekin jokatu dira. Infantil mailako onena Mendaroko Aimar Cambronero izan da eta bigarrena Eibarko Intza Fernandez. Alebin mailan Eibarko La Salle Ikastetxeko Aimar Garcia, bigarrena Elgoibarko ikastolako Aimar Gurrutxaga eta hirugarren Eibarko J. A. Mogel ikastolako Xuban Varona.

Hona hemen sailkapen osoak:

#IzenaMaila1. eguna2. egunaGUZTIRA
1Garcia AimarAle56,511,5
2Cambronero AimarInf448
3Gurrutxaga AimarAle34,57,5
4Varona XubanAle3,547,5
5Osa UnaiAle33,56,5
6Fernandez IntzaInf2,52,55
7Ye ZehaoAle5
5
8Gallego AimarAle123
9Ye YuxuanAle2
2
10Lin ZheyiAle112
#Izena1. Eguna2. egunaGUZTIRA
1Garcia Endika5510
2Soraluze Aritz066
3Garcia Danel45,5
4Etxeberria Oier34,5
5Altuna Ander
22
6Varona, Eider0
0

Eskerrik asko partehartzeagatik eta zorionak guztioi!

2019-2020 ikasturteko Xake Eskolarako matrikulazioa ireki dugu

Ireki dugu 2019-2020 ikasturterako xake eskolarako matrikulazioa.

Izena emateko izenemate orria bidali behar da edo Deporrera ekarri. Informazio gehiago xakea@deporeibar.com helbidean edo ostiraletan 18:30tatik 20:30tara Deporren.

Izena ematen duten ikasleen arabera antolatuko dira taldeak, eta baliteke talde berriren bat osatu behar izatea.