Archivo de la categoría: Azkarrak

Bostgarren Arrasaten

Arrasate-San Andres xake elkarteak antolatuta, Arrasaten izan ginen hauteskunde-egunez Santamasetako 27. xake txapelketan. Bertan, 8 talderen harteko bi itzulitako liga jokatu genuen, giro ezinhobean eta 5. postua lortu genuen sailkapenean. Hemen sailkapen nagusia:

  1. Salcedo 53 puntu
  2. Abadiño 35,5 puntu
  3. Zornotza 33.5 puntu
  4. Easo 32.5 puntu
  5. C.D. Eibar 30,5 puntu
  6. Arrasate A 23 puntu
  7. Itsas Zaldunak 12 puntu
  8. Arrasate B 23 puntu

Eskerrik asko Arrasateko elkarteari gonbidapenagatik.

Abadiño Txapeldun Eibarko Hiria 31. Xake Txapelketan

IMG_20150620_215334711Larunbat arratsaldez xakea izan zen protagonista Untzagan beste urte batez bertan antolatu baikenuen Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 31. Txapelketa.

Bertan Euskal Herri osoko 22 taldek hartu zuten parte, Hondarribitik, Donostiatik, Gasteiztik, Portugalete edo Leioatik etorritako taldeekin eta inguruko Azkoitia, Zornotza, Elorrixo edo Ermukoekin xake giro bikaina sortu zen Untzagan.

Deportiboko talde bik ere hartu zuten parte. A taldean Asier Etxagibel (Arrasateko jokalaria), Ricardo Bastida, Julen Garro eta Edu Olabe aritu ziren. B taldean Jon Arana, Xabier Beorlegi, Jose Antonio Garrido eta Emilio José Freire. Gurekin aritzen den David Pérez, Ermuko taldean aritu zen Asier Ibaibarriaga eta Hondarribiko Goio Uriarte eta Ramon Nogesekin batera. Beste eibartar batzuk ere aritu ziren, Jose Ricardo Gómez Gasteizko Egidazurekin eta Javier Rodriguez Donostiako Easorekin. Xakea guztiontzako kirola da, eta nahiz eta jokalari gehienak gizonezkoak izan, han aritu ziren Eihartze Buiza eta Ainhoa Barrio Portugaleteko taldean, Cecilia Pérez Gros Gazteak taldean eta Maitane Varas Abadiñokoan.

Txapelketan talde guztiak guztien aurka aritu ziren, guztira 5 ordu inguruko txapelketa baten 5 minutuko partida azkarrak jokatuz. Azkenean 21 txanda luzeren ostean, Abadiñoko taldea gailendu zen sailkapenean 69,5 puntu lortuta; bigarren Irungo Batalla taldea sailkatu zen 69 punturekin eta hirugarren postua Leioako Altzaga taldearentzat izan zen. Deporreko A taldeak 5. postua lortu zuen eta B taldeak 16.a

Mahai bakoitzeko jokalari onenen zerrenda hauxe izan zen:

  • 1. mahaia: Rodrigo Sarralde FIDE Maisua (Abadiño)
  • 2. mahaia: Ricardo Bastida (C.D. Eibar)
  • 3. mahaia: Diego Sarralde (Abadiño)
  • 4. mahaia: Erlantz Miguelez (Altzaga)

Txapelketaren emaitza guztiak info64.org webgunean ikusi ditzakezue.

Hondarribi-Marlaxkako lagunek euren webgunean jarri dute txapelketaren kronika hemen duzue euskaraz eta hemen gaztelaniaz.

Sari banaketari dagokionez bertan izan ziren Patxi Lejardi (Eibarko Udaleko zinegotzia) eta Margari Olañeta (Jose Mari Kruzetaren alarguna). Txapelketaren ostean, bertaratutako guztiei ondo merezitako afaria eskaini genien Klub Deportiboan.

Eskerrik asko guztioi etortzeagatik eta datorren urtera arte!

Aste Nagusiko partida azkarren txapelketan Bilbon

Abuztuaren 22an, Bilboko Aste Nagusiko egun handian, taldekako partida azkarren txapelketa antolatu zuen Bilboko Zuri-Baltza taldeak, eta aurrekoetan lez, Ermuko taldearekin batera egindako taldea aurkeztu genuen. Oraingoan taldekideak David Pérez, José Antonio Garrido eta Ion Gómez izan ziren eta laugarren jokalaria Santurtziko Alberto Lafuente izan zen.

Txapelketa pixka bat arraroa izan zen, talde asko egonda bi multzo egin baitzituzten eta bukatzeko denbora gutxi gelditzen zela… euria! Eta txapelketa ezin bukatu! eta gainera finalera pasatzeko aukerarekin…

Txapelketaren nondik norakoak, Twitter bidez kontatu zituen Ion Gomezek, hemen batzuk:

 

Baina beno, guztia lagunarteko bazkariarekin bukatu zen:

Eta hemen gure taldekideen emaitzak:

Gros Xake Taldea garaile Eibarko Hiria 29. txapelketan

OLYMPUS DIGITAL CAMERA18 talde eta 70 jokalaritik gora bertaratu ziren ekainaren 29an arratsaldez Untzaga Plazara, Eibarko Hiria Jose Mari Kruzetaren omenezko 29. xake txapelketan parte hartzera. Arratsaldeko lau t’erdietan hasita, lau ordu iraun zuen txapelketan Donostiako Gros Xake Taldea izan zen garaile 57,5 puntu lortuta. Beren atzetik, Errenteriako Fomento Cultural taldea sailkatu zen 52 punturekin txapelketa bikaina burutu eta azken garaileak garaituta. Hirugarren Arrasate-Arlutz taldeko jokalariak geratu ziren bigarren sailkatuengandik puntu erdira, hau da, 51,5 punturekin.

Deporreko taldeei dagokienez, hiru talderekin hartu zuten parte klubeko jokalariek. Lehenengo taldean, Ricardo Bastida, Haritz Garro, Julen Garro eta Edu Olabe aritu ziren. 45 puntu lortu zituzten eta 6. postuan sailkatu ziren. Bigarren taldean Emilio José Freire, Xabier Beorlegi, Jon Arana, Mikel Baena eta Iker Narvaiza aritu ziren, 22,5 punturekin 14. postuan sailkatu zen taldea. Hirugarren taldea Ermuko jokalariekin batera osatu zen eta bertan David Perez, Ion Gómez, Jose Antonio Garrido eta Guillermo Llorente beteranoa aritu ziren; hauek 13 punturekin azken postuan sailkatu ziren.

Txapelketan Euskal Herri guztitik etorritako taldeek hartu zuten parte, hala nola, Leioa, Gasteiz, Tolosa, Donostia, Beasain, Abadiño, Elgoibar, Barakaldo eta Portugaletekoak. Ikusi txapelketaren koadro osoa gure webgunean.

Sari banaketan Pedro Escribano, Eibarko Udaleko zinegotzia, Margari Olañeta, Jose Mari Kruzetaren alarguna, eta Alex Cantabrana, Gipuzkoako Xake Federazioko presidente hautatu-berria, izan ziren Deporreko xake batzordeko arduradunekin batera.