Archivo de la categoría: Kronikak

Dena erabakitzeke azken txandaren faltan

Asteburuan jokatu da Gipuzkoako taldekako txapelketaren azkenaurreko txanda, eta emaitzek guztia erabakitzeke utzi dute lehenengo mailan: bai igoerako postuak eta bai jaitsierakoak airean daude, apirilaren 9an jokatuko den azken txandaren zain.

Gure lehenengo mailako taldeak binako berdinketa lortu zuen Donostian Gros F taldearen aurka:

GROS F
2-2
EIBAR B
CEJUDO URDAMPILLETA, JOSE MANUEL
0,5 –  0,5
BEORLEGI ERENA, XABIER
SARASOLA OUVINA, JAVIER
1 – 0
LARREATEGI ARANA, MIKEL
BOLADO RODRIGUEZ, JON
0,5 – 0,5
FREIRE MOREIRO, EMILIO
BANUELOS RODENAS, ARTURO
0 – 1
GARRIDO DOMINGUEZ, JOSE ANTONIO

Emaitza ona izan zen sailkapenaren goialdean zegoen talde baten aurka, baina agian ez da nahikoa izango mailari eusteko. Azken txandan ikusiko dugu.

Maila goreneko taldeak, aldiz, galdu egin zuen Zarautzen eta igoerarako inolako aukera gabe gelditu da, azken txandan txapelketari emaitza on batekin agur esaten saiatuko da. Hona hemen emaitzak:

C.IRIONDO,Z.K.E. A
2,5-1,5
EIBAR A
MARTIN IRIBAR, ANDER
1 0
GARRO BERAZA, JULEN
JUEZ VILLAR, ERIK
1 0
PEREZ CELA, DAVID
ZULAIKA CENTENO, ANDER
0,5 0,5
ESTURO LOIOLA, JON
LAUROBA ELIZARAN, FERMIN
0 1
ARANA GARATE, JON

Esan bezala, azken txanda apirilaren 9an jokatuko da, Donostiako Txapelketa Irekia eta Euskadiko Txapelketak jokatu ostean. Maila goreneko taldeak Errenteriako Luzaro taldearen aurka jokatuko du eta Lehenengo mailako taldeak maila igoera lortu nahi duen Andoain.

Lehenengo mailako taldearen garaipena

Lehenengo mailako taldeak mailari eutsi nahi diola agertu zuen larunbatean jokatutako 8. txandan eta garaipena lortu zuen Donostian jokatutako partidan.

Au17RIC0yhtGNPmQtH3r3ce74wuMtIrMxc1ADzH66xph

GROS E
1,5-2,5
EIBAR B
HERNANDEZ LOPEZ, DANIEL
0,5-0,5
BEORLEGI ERENA, XABIER
GARCIA MARTINEZ, ENARA
0-1
LARREATEGI ARANA, MIKEL
GARCIA NESTAR, DANIEL
1-0
FREIRE MOREIRO, EMILIO
BURGOS ARRATIBEL, JAVIER
0-1
GARRIDO DOMINGUEZ, JOSE ANTONIO
Gros E - C.D. Eibar B
Gros E – C.D. Eibar B

Sailkapenean 12.5 puntu dituzte, azken sailkatuarekiko abantaila puntu bakarrekoa da, aurreko taldea puntu erdira dute, eta hurrengoa puntu t’erdira, eta gainera hurrengo aurkaria izango da.

Maila goreneko taldeak aldiz galdu egin zuen sailkapenean aurkari zuzena zen Hondarribi-Marlaxka taldearen aurka eta sailkapenean atzera egin du laugarren posturaino, hala ere bigarren sailkatua puntu bakarrera besterik ez du.

Hondarribi Marlaxka - C.D. Eibar A (argazkia, Hondarribi-Marlaxka)
Hondarribi Marlaxka – C.D. Eibar A (argazkia, Hondarribi-Marlaxka)
Hondarribi Marlaxka - C.D. Eibar A (argazkia, Hondarribi-Marlaxka)
Hondarribi Marlaxka – C.D. Eibar A (argazkia, Hondarribi-Marlaxka)
Hondarribi Marlaxka - C.D. Eibar A (argazkia, Hondarribi-Marlaxka)
Hondarribi Marlaxka – C.D. Eibar A (argazkia, Hondarribi-Marlaxka)
HONDARRIBIA-MARLAXKA A
3-1
EIBAR A
CRUZ-LOPEZ CLARET, ANTONIO
1-0
GARRO BERAZA, JULEN
NOGUES FERNANDEZ, RAMON
1-0
PEREZ CELA, DAVID
ORUBE BONA, ANDONI
0,5-0,5
ARANA GARATE, JON
DORRONSORO LARBIDE, IBAI
0,5-0,5
OLMO VEGA, DIEGO

Datorren asteburuan jokatuko da 9. txanda eta bertan Eibarren jokatuko dute bi taldeek. Maila goreneko taldeak Azkoitiko Anaitasuna Kakute A taldearen aurka jokatuko du eta Lehenengo mailakoak Elgoibarren aurka. Partidak larunbatean jokatuko dira 16:00tan hasita Klubn Deportiboan.

Mailari eusteko lehenengo pausua: garaipena lehenengo mailan

Nahiz eta oraindik ere mailari eustea zail dagoen, lehenengo mailako taldeak 3-1eko emaitzarekin garaitu zuen Beraun Bera A taldea larunbatean jokatutako Gipuzkoako Taldekako Txapelketaren 7. txandan. Horrela, sailkapenean azken postuan jarraitu arren, azken aurrekoaren puntu berberak dituzte eta gainera datorren asteburuan eurekin jokatuko dute. Hona hemen emaitzak:

EIBAR B
3-1
BERAUN BERA
BEORLEGI ERENA, XABIER
1 – 0
RIESCO LEKUONA, JUAN MANUEL
LARREATEGI ARANA, MIKEL
0,5 – 0,5
GONI GARMENDIA, AITOR
FREIRE MOREIRO, EMILIO
0,5 – 0,5
ARRIETA GONZALEZ, ARKAITZ
GARRIDO DOMINGUEZ, JOSE ANTONIO
1 – 0
ALONSO MUNOZ, IBON

Maila goreneko taldeak ere emaitza ona lortu zuen, binako berdinketa Fomento liderrarekin eta sailkapenean 2. postuan jarraitzen du.

FOMENTO
2-2
EIBAR A
SAENZ MARTINEZ, JUAN JOSE
0,5 – 0,5
GARRO BERAZA, JULEN
GALARZA CENZANO, INIGO
0,5 – 0,5
PEREZ CELA, DAVID
GONZALEZ BLANCO, AITOR
1 – 0
ESTURO LOIOLA, JON
ALVARADO FERNANDEZ, MIKEL
0 – 1
ARANA GARATE, JON

Datorren asteburuan 8. txanda jokatuko da. Maila goreneko taldeak Hondarribian jokatuko du Hondarribi-Marlaxka A taldearen aurka eta lehenengo mailakoak Donostian Gros E taldearen aurka. Partidak larunbatean jokatuko dira 16:00tatik aurrera.

Asteburuko emaitzak: maila gorenean irabazi, lehenengo mailan galdu

Joan zen asteko emaitzak errepikatu dira aste honetan ere, maila gorenean irabazi eta lehenengoan galdu. Lehenengo mailako taldeak laster erreakzionatu beharko du mailari eutsi nahi badio. Hona hemen emaitzak:

EIBAR A
3-1
GROS D
GARRO BERAZA, JULEN
0-1
ZULOAGA ERAUSKIN, MARKEL
PEREZ CELA, DAVID
1-0
JAUREGI BARANDIARAN, JON
ESTURO LOIOLA, JON
1-0
PEREZ SODUPE, CECILIA
BEORLEGI ERENA, XABIER
1-0
UNANUE GUAL, IMANOL
ARRASATE-ARLUTZ B
3-1
EIBAR B
VILLAR MORON, ROBERTO
1-0
LARREATEGI ARANA, MIKEL
MENDIZABAL GURIDI, EKAITZ
1-0
FREIRE MOREIRO, EMILIO
SANJOSE MADINABEITIA, IBAN
1-0
GARRIDO DOMINGUEZ, JOSE ANTONIO
ETXAGIBEL ITURRINO, AITOR
0-1
NARVAIZA REFOYO, IKER

Datorren asteburuan 7. txanda jokatuko da, bertan maila goreneko taldeak Errenterian jokatuko du Fomento liderraren aurka eta lehenengo mailakoak etxean Errenteriako Beraun Bera taldearen aurka. Partidak larunbatean 16:00tan jokatuko dira.