Archivo de la categoría: Kronikak

Berdinketa azken txandan eta 11. postua Julenentzat Euskadiko Txapelketa Nagusian

Igandean jokatutako Euskadiko Txapelketa Nagusiko 7. txandan berdinketa lortu du Julenek Santurtziko Ricardo Pérez jokalariaren aurka. Kalitatea entregatu ondoren posizio konplexu batera iritsi da partida 30. jokaldian. Julenek hobeto zegoela uste zuela esan digu, baina ez zuela garbi ikusten zer gertatuko zen eta berdinketa sinatu dute bi jokalariek. Hori horrela, 11. postua lortu du Julenek 4 punturekin, 7. sailkatuak izan dituen puntu berberekin.

Julen Jorge Arceren aurkako partidan. Argazkia Jon Fernandez Bonet: http://thorodinson64.blogspot.com.es/2016/03/reportaje-fotografico-del-campeonato-de.html
Julen Jorge Arceren aurkako partidan. Argazkia Jon Fernandez Bonet: http://thorodinson64.blogspot.com.es/2016/03/reportaje-fotografico-del-campeonato-de.html

Txapeldun berria Santiago Gonzalez de la Torre Nazioarteko Maisu bilbotarra izan da 5,5 punturekin. Bigarren Salvador del Rio Sestao Xake Taldeko jokalaria sailkatu da 5 punturekin eta 3. David Astasio gasteiztarra 5 punturekin.

Zorionak Julen !!

Hirugarren garaipena Julenentzat

Julen gaurko partidan
Julen gaurko partidan

Euskadiko Txapelketa Nagusiaren 6. txanda jokatu da larunbatean eta bertan ere garaipena lortu du Julenek, oraingoan Modesto Perezen aurka. Partida bukatu denean Modestok zera aitortu dio Juleni “joer, hace unos años también jugué con tu hermano, y además la misma apertura, y también me ganó” 🙂

Partidaren hasieran Julen ez zegoen gustura posizioarekin, horixe esan du eta Modestok ere konfirmatu du bera gusturago zegoela. Baina partida zentzuz aldatzen joan da erdialde guztia libratu eta Julen erdiko peoiekin gelditu den arte. Julenek gaztelu bat eman dio Modestori bere bi alfilen truke eta Modesto Julenen erregearen aurkako erasoa egiten saiatu da, baina ezin izan du petroleorik aurkitu. Orduan Julenek bere peoiak aurreratu eta Modestok gaztelua alfil baten truke entregatu behar izan du Julen alfil bat gehiagorekin gelditu delarik. Hortik aurrera, betiere 3 minutu baino gutxiagorekin, peoiak aurreratu, xakeetatik babestu eta zaldun bat sustatuz xake emanda irabazi du jokaldi gutxitara.

Partidaren azken momentuak
Partidaren azken momentuak

Txapelketa amaiera bikaina egiten ari da Julen eta ezin hobeto amaitzeko Ricardo Perez Santurtziko jokalari gaztea izango du aurrean igandean 9:30tan hasiko den azken txandan.

Sailkapenaren goialdean, Santiago Gonzalez de la Torre da lider 5 punturekin, Salvador del Rio 4,5 punturekin bigarren eta hirugarren postuan Mikel Huerga, Alejandro Franco eta David Astasio daude 4 punturekin.

Bi garaipen eta berdinketa 8. txandan

Ostiralean jokatutako 8. txanda oso ona izan da gure jokalarientzat, bi garaipen eta berdinketa lortu baitituzte. Julenek Pedro Viñal nafarraren aurka irabazi egin du eta emaitza berdina lortu du Jon Aranak Miguel Donazar nafarraren aurka.

Jose Antonio Garridok aldiz berdinketa lortu du Billabonako Juan Ignacio Saenzen aurka, partida guztia oso ondo jokatu ostean eta oraindik partida irabazteko aukeraren bat zuela.

Larunbat goizeko azken txandaren aurretik, Julenek 5 puntu ditu, Jonek 5 eta Joseanek 3.5. Azken txandan, Julenek Olivier Troffiguer frantziarra izango du aurrean, Jonek Pedro Viñal eta Joseanek Andoni Orube hondarribiko jokalaria.

Pedro Viñal vs. Julen Garro
Pedro Viñal vs. Julen Garro

 

Miguel Donazar vs. Jon Arana
Miguel Donazar vs. Jon Arana
Jose Antonio Garrido vs. Juan Ignacio Saenz
Jose Antonio Garrido vs. Juan Ignacio Saenz

Denetariko emaitzak 5. txandan

Astearteko 5. txandan denetariko emaitzak lortu zituzten gure jokalariek. Jose Antonio Garridok irabazi egin zuen Julian Palenciaren aurka, Julen Garrok berdindu egin zuen Eihartze Buiza FIDE Maistraren aurka eta Jon Aranak galdu egin zuen Abadiñoko Alain Prieto “txikia”ren aurka.

IMG_20160322_180458431_HDR

Josean vs. Julian Palencia
Josean vs. Julian Palencia
Alain Prieto vs. Jon Arana
Alain Prieto vs. Jon Arana

Gaur asteazkena, 6. txanda jokatuko da 17:00tatik aurrera eta gure jokalarien partidak hauexek izango dira: Julenek Alex Moretóren aurka jokatuko du, Jon Aranak Jon Lertxundi donostiarra izango du aurrean eta Jose Antonio Garridok Alvaro Garisoain nafarra izango du aurrean.