Maiatzaren 19an, Zarauzko Orokieta Herri Ikastetxeak eta Zarauzko Kirol Elkarteak antolatuta III. Xake Festa jokatu zen. Guztira 140 xakelari gaztetik gora aritu ziren bertan, eta euren artean gure xake eskolako hainbat.
Kategoria guztietan parte hartu genuen:
- Infantilak: Adrian Martinikorena, Oier Garcia, Lander Aja eta Aitor Beorlegui
- Alebinak: Malen Etxeberria
- Benjaminak: Zehao Ye, Yuxuan Ye, Aimar Garcia eta Unai Osa
Guztiek egun zoragarria pasatu zuten bertan eta gainera Aitor Beorleguik bere mailako 1. postua lortu zuen. Zorionak guztioi!
Eskerrik asko Orokieta Herri Ikastetxeari eta Zarauzko Kirol Elkarteari jaialdi eder hau antolatzeagatik!