Archivo de la categoría: Eskolartekoa

Xake eskolako ikasleak Zarauzko Xake Festan

Maiatzaren 19an, Zarauzko Orokieta Herri Ikastetxeak eta Zarauzko Kirol Elkarteak antolatuta III. Xake Festa jokatu zen. Guztira 140 xakelari gaztetik gora aritu ziren bertan, eta euren artean gure xake eskolako hainbat.

Kategoria guztietan parte hartu genuen:

  • Infantilak: Adrian Martinikorena, Oier Garcia, Lander Aja eta Aitor Beorlegui
  • Alebinak: Malen Etxeberria
  • Benjaminak: Zehao Ye, Yuxuan Ye, Aimar Garcia eta Unai Osa

Guztiek egun zoragarria pasatu zuten bertan eta gainera Aitor Beorleguik bere mailako 1. postua lortu zuen. Zorionak guztioi!

Eskerrik asko Orokieta Herri Ikastetxeari eta Zarauzko Kirol Elkarteari jaialdi eder hau antolatzeagatik!

Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketen Finalak

Apirilaren 21ean Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan jokatu ziren Gipuzkoako Xake Federakuntzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketen finalak infantil eta alebin kategorietan.

Bi kategorietan izan ziren Eibarko jokalariak. Hemen, lortu zituzten emaitzak

Infantilak

Infantil mailan Adrian Martinikorena (Itzio BHI) eta Aitor Beorlegui (La Salle Azitain) aritu ziren. Jokatutako 6 partiden ostean, Adrian eta Aitorrek 4na puntu lortu zituzten eta berdinduta gelditu ziren sailkapenaren 4. postuan. Desberdinketa sistemak direla-eta, Aitor Beorlegui 4. sailkatu zen eta Adrian Martinikorena 5. Hori dela eta, Aitorrek maiatzaren 26 eta 27an Arrasaten jokatuko diren Euskadiko Eskolarteko Jokoetan jokatzeko sailkapena lortu zuen.

Alebinak

Alebin mailan izan genuen parte hartze handiena. Bertan aritu ziren Malen eta Intza Fernandez, Malen Etxeberria eta Mikel Larrazabal. 6 partidaren ostean Intzak 2,5 puntu, Mikelek 2 puntu eta Malen Etxeberria eta Malen Fernandezek puntu bana lortu zuten.

Hemen txapelketan ateratako argazki batzuk

Larunbatean jokatuko dira Gipuzkoako Eskolarteko Finalak Donostian

Datorren larunbatean jokatuko dira Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan alebin eta infantil mailetako 2018 urteko Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketaren bakarkako finalak.

Eibarren jokatutako zonaldeko txapelketatik jokalari hauek sailkatu dira finaletara:

Infantilak

  • Adrian Martinikorena Arkauz (Itzio BHI)
  • Aitor Beorlegui Gonzalez (La Salle Azitain)

Alebinak

  • Aritz Tornay Belategi (Gazteluondo)
  • Malen Etxeberria Albizu (Aldatze)
  • Mikel Larrazabal Onaindia (San Andres)
  • Intza Fernandez Larrañaga (J.A.Mogel – Iturburu)
  • Malen Fernandez Larrañaga (J.A.Mogel – Iturburu)

Zorte on guztioi!

Eskolarteko txapelketaren azken eguna: sarituak, argazkiak eta bideoa

Otsailaren 24an eta martxoaren 4an Eibarko Klub Deportiboak antolatuta, Gipuzkoako Xake Federakuntzarekin batera, Gipuzkoako Eskolarteko txapelketako banakako txapelketa jokatu da Eibarren. Guztira 39 jokalari aritu dira bertan, benjamin, alebin eta infantil mailetakoak.

Txapelketan Eibar, Elgoibar, Mendaro, Soraluze eta Arrasateko ikastetxeetako ikasleek hartu dute parte. Antolakuntza lanetan Eibarko Klub Deportiboko Mikel Larreategi, Jon Arana, David Pérez eta Xabier Beorlegui aritu dira.

Bi egunetan jokatutako partiden ostean, hauexek izan dira maila bakoitzeko sailkapenak:

Benjaminak

Postua Izen abizenak Ikastetxea 1. Eguna 2. Eguna Guztira
1 Garcia Davila Aimar LA SALLE 4 5 9
2 Ye Zehao ALDATZE 5,5 3 8,5
3 Baglieto Lazpita Koldo ITURBURU 4 3 7
Varona Aizpiri Xuban ITURBURU 4 3 7
5 Altuna Huerta Jon ALDATZE 4 2,5 6,5
Osa Mancisidor Unai ITURBURU 3,5 3 6,5
Moro Torres Xabi ITURBURU 2,5 4 6,5
8 Ye Yuxuan ALDATZE 3 3 6
9 Ordoñez Hernandez Ainara ALDATZE 2,5 2,5 5
Esteban Hernandez Ekaitz SORALUZE HERRI IKASTETXEA 2,5 2,5 5
11 Gallego Martin Aimar ALDATZE 2,5 1,5 4
12 Gonzalez Valenzuela Aitor SAN ANDRES 2,5 1 3,5
Irisarri Arosa Nagore ITURBURU 1,5 2 3,5
14 Asin Alonso Mikel ALDATZE   2 2
15 Mendia Hernaez Euken SORALUZE HERRI IKASTETXEA   1,5 1,5
16 Arakistain Peñalba Aimar ELGOIBARKO IKASTOLA   0,5 0,5

Alebinak

Postua Izen abizenak Ikastetxea 1. Eguna 2. Eguna Guztira
1 Tornay Belategi Aritz GAZTELUONDO 5 5 10
2 Etxeberria Albizu Malen ALDATZE 4 3 7
3 Larrazabal Onaindia Mikel SAN ANDRES 4 2 6
4 Fernandez Larrañaga Intza ITURBURU 2 3 5
5 Fernandez Larrañaga Malen ITURBURU 2 2,5 4,5
6 Estenaga Gonzalez Koldo SAN ANDRES   4 4
7 Larrinaga Guerola Mikel MENDAROKO IKASTOLA   3,5 3,5
8 Montero Martinez Gorka SAN ANDRES   3 3
  Solas Cobos Igor SAN ANDRES   3 3
10 Larrea Azpiazu Ibai SAN ANDRES   2,5 2,5
  Rodriguez Cincunegui Beñat SAN ANDRES 2   2
  Alberdi Zubiaurre Kepa SAN ANDRES   2 2
  Arakistain Peñalba Oier ELGOIBARKO IKASTOLA   2 2
14 Lopez de Guereñu Louvelli Markel SAN ANDRES   1,5 1,5
  Cambronero Revert Aimar MENDAROKO IKASTOLA   1,5 1,5
  Echevarria Egaña Iñaki SAN ANDRES   1,5 1,5
17 Gonzalez Reche Jon ELGOIBARKO IKASTOLA 0,5   0,5
  Zubizarreta Astigarraga Naia ELGOIBARKO IKASTOLA 0,5   0,5
19 Guridi Gonzalez Iker ELGOIBARKO IKASTOLA   0 0

Infantilak

Postua Izen-abizenak Ikastetxea 1. Eguna 2. Eguna Guztira
1 Martinikorena Arkauz Adrian ITZIO 2 1,5 3,5
2 Beorlegui Gonzalez Aitor LA SALLE 1 1,5 2,5
3 Garcia Gonzalez Oier ITZIO 0 1,5 1,5
  Aja Fernandez Lander LA SALLE   1,5 1,5

Jarraian bi egunetan Mikel Larreategi eta Xabier Beorleguik egindako argazkiak dituzue, eta baita azken egunean grabatutako bideo bat ere.

Lehenengo Eguna

Bigarren Eguneko argazkiak

Bideoa